Manex eta bere anaia
Gaurko saioan Manexen kontakizunetara itzuli gara Xanti Begiristain Madotzen laguntzarekin. Oraingo honetan bere anaiarekin gertatutako pasarte eder bat ekarriko digu gogora Manexen istorioak. Xanti Begiristain Irati irratian.
Gaurko saioan Manexen kontakizunetara itzuli gara Xanti Begiristain Madotzen laguntzarekin. Oraingo honetan bere anaiarekin gertatutako pasarte eder bat ekarriko digu gogora Manexen istorioak. Xanti Begiristain Irati irratian.
Gaurkoan Maialen Lujanbioren bertso batekin hasi dugu. Mikel Zabalzaren kasua aipatzen zuen “Aberria ez da Patria” bertsoan. Azaroaren 8ko antzerkia iragartzeko baliatu dugu ere. Ondoren, Hala Bedi irratiko lagunek Xabi Lasarekin Bolivia eta Txileren inguruan izandako solasaldia ekarri dugu. Izenburua: Urriaren 21eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko
Gaurkoan Naiz irratiko lagunek Sare herritarreko kidea den Mikel Mundiñanori eginiko elkarrizketa ekarri dugu, Salhaketa, Altsasu Gurasoak eta Etxeratekin batera eginiko SOSPRESOAKCOVID informearen ingurukoa. Ondoren, Aralar irratia bisitatzen egon gara. Bertatik Martin Juanenak helarazitako kronika jaso dugu. Bukatzeko, Elhuyar fundaziotik Sindemia deituriko ekarpena jarri dugu. Izenburua: Urriaren 20ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa […]
Gaur tokiko entitateek eta Pirinioko mahaiak NPBaren inguruan antolatutako lehen hitzalditik Paola Hernandez, Por otra PAC eko kidearen interbentzioa ekarri dugu. Ondoren, Euskalerria irratirajo dugu Haritz Pascualek bertatik kronika pasa zezan.Bukatzeko, Xorroxin irratira jo dugu eta bertatik Fernando Anbustegik pasa digu Baztan-Bortzirietako kronika. Izenburua: Urriaren 19ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko
Aprobetxatuz Pirinioan ematen ari diren hitzaldi sorta hainbat lagunen iritzia jakin nahi izan dugu Nekazal Politika Bateratuaren inguruan. Horietako ahots bat EHNE sindikatuko Patxi Zabaltza izan da. Patxi Zabalza Irati irratian.
2021eko maiatzean izanen da Jakan, Pirinioetako Mugazgaindiko gazteriaren lehen foroa. Honetaz aritu gara gaurkoan, lehendabizi lur-kohesioko Mertxe Vilches izan dugu foro hau nondik datorren ezagutzeko. Ondoren, Josu Laguardia izan dugu Gazteriaren institutuko kidea eta berak sakonki azaldu digu zertan datzan foroa eta nola egin behar den izena emateko. Izen ematea eta informazioa: https://www.juventudnavarra.es/es/foro-transpirenaico-de-la-juventud#img Mertxe Vilches […]
Kolaborazio zahar bat berreskuratu dugu, Idoia Zabaltzarena alegia. Gaurkoan bi kontu ekarri dizkigu, alde batetik Agoitzen izanen den ikastaro baten inguruan hitz egin digu. Sarean euskaraz du izena ikastaro horrek eta gazteei zuzendua da, interneten euskara sustatzeko ahalegina bat izango zena. Bestetik, geroz eta gutxiago geratzen da azaroa amaierarako eta hantxe izanen da Euskaraldia, beraz […]
Gaur ere Mari Mar Agos liburuzainarekin izan gara. Gaurkoan, irakurle talde bat sortzearen proiektuaz aritu zaigu. Euskarazko irakurle talde hori, Mikel Antza idazleak koordinatuko du eta hilean behin elkartuko da irakurgaiaz solasteko. Izena emateko liburutegitik pasa edo deitu besterik ez duzue egin behar. Marimar liburuzaina Irati irratian
Gaurkoa EHNE sindikatuko Patxi Zabaltzarekin hasi gara Nekazaritza Politika Bateratuaren inguruan solasten. Ondoren, Mertxe Vilches eta Josu Laguardia izan ditugu Gazteriaren Mugazgaindiko foroaz aritu zaizkigu. Bukatzeko, Erronkariko ibarrean dagoen Juan Pito bentara jo dugu Julian Gabasek bere kronika pasa zezan. Izenburua: Urriaren 16ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko
Gaurko saioan Auzperriko liburutegian izan gara Mari Mar Agosen eskutik bertako nobedadeak ezagutzen. Gaurkoan sortzear den Irakurle taldeaz aritu gara. Ondoren, Naiz irratikoek Mikel Larunbe pilotarien ordezkariari eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera. Bukatzeko, Idoia Zabaltzarekin izan gara Sarean euskaraz ikastaroaz eta Euskaraldiaz elekatzen. Izenburua: Urriaren 15eko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko