Literatur topaketa eta zineforuma antolatu du Karekin Kulturak Luzaiden

Ohikoa da gurean izatea Karekin Kulturako Kati Leatxe Aristu, gauza interesgarri ugari antolatu ohi dituelako. Gaurkoan beregana jo dugu Nafarroako 8 udalerritan antolatu baititu literatur topaketak eta zineforumak, tartean Luzaiden. Larunbata honetan Blanca Eslava izanen da Paisajes del agua olerki liburuarekin eta bertaratutakoekin olerkiak partekatzen. Abenduaren 7an Maddi Barber zine zuzendari artzibartarraren 592 metroz goiti […]

Bi sari besapean itzuli dira Tolosako Esneki feriatik Pirineki Esnekiakeko lagunak

Aurizberritik motxila bete ilusio eta produktu abiatu ziren pasa den asteburuan Pirineki Esnekiakeko lagunak Tolosako Esneki Feriara. Jada bidalia zituzten euren produktuen lagina bat lehiaketa desberdinetan parte-hartzeko. Bertan zirela jaso zuten Behi Esnedun Gazta Onduen sariketan lehen eta bigarren sariak, lehendabizikoa behi gasna eta patxakarekin eginiko saiakera bat izan zelarik, zeina Patxakarri deitu dioten. Hau […]

Nafarroako arte, kultura eta pentsamenduaren topaketak helduko dira Agoitzera

Urriaren hasieran ospatutako Iruñeko biurteroko arte, kultura eta pentsamenduaren topaketetatik eratorritako segida dugu topaketa hauena. Aurten herri desberdinetara eraman nahi izan dute Nafar Gobernuak eta Baluarte fundazioak hausnarketarako elkagune hauxe eta 8 herritara zabaldu dute, tartean Agoitz. Bihar hasita eta larunbata bitarte gai desberdinak jorratzeko aukera izanen da bertan, bi solasaldi eta antzerki-kontzertu batekin. Hau […]

Pirinioak aldaketa klimatikoari egokitzeko mugaz-gaindiko LIFE Pyrenees4Clima proiektua martxan

Astebete pasa da mugaz-gaindiko proiektua den LIFE Pyrenees4Clima proiektua aurkeztu zenetik. Proiektu honek aldaketa klimatikoari aurre egin eta Pirinioa eta bere jendea aldaketa horretarako egokitzapena egitea du helburu. Proiektua ezagutzeko gaurkoan Pirinioetako Aldaketa Klimatikoaren behatokiko eta proiektuko koordinatzailea den Eva Garcia Balaguer izan dugu gurean. Proiektu honek Akitania, Okzitania, Andorra, Katalunia, Aragoi, Nafarroa eta Euskadi […]

Irati Biosfera Erreserbatzat onartzen duen diplomen entrega burutu dute gaur

Gaur Ariben ekitaldi xume eta bilera baten bitartez Aezkoako eta Zaraitzuko Batzarreko lehendakariei Iratiko Oihana Biosfera erreserbatzat hartzen duen onarpena eman dio Trantsizio Ekologiko eta Erronka demografikoko ministeritzako eta Nafar Gobernuko delegazio batek. Ekitaldi honen bidez, ofizialtzat ematen da uztailean aurreratu zutena, Iratiko Oihanaren hegoaldeko (Nafarroako zatia) Biosfera Erreserbatzat onartu duela UNESCOK. Lan honetan 2015ean […]

Xiberoko ikastolen aldeko Ikaskoli elkartasun kanpaina abian da

Urtero lez hemen dugu beste behin Xiberoko Ikastolen aldeko Ikaskoli saskien kanpaina. Xiberoko produktuekin eginiko saski hauen etekina ikastolen funtzionamendurako baliogarria den diru-iturria litzateke helburu nagusia baina bada beste helburu bat, Xiberoko produktuei oihartzuna ematea. Zonaldean zenbait jasoketa puntu ditugu, Urrobi kanpinean (Aurizberri), Irati irratian (Aribe), Mendixuten (Otsagabia) eta Uztarrozeko Zuberrieta elkartean. Apurka-apurka tokia egiten […]

Aste hasierako eguraldia eta DANA berria David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Hoztera joko du aste hasiera honetan ipar ekialdetik jarritako DANA batek hala ahalbidetuta David de Andresek aipatu digun moduan. Hori dela eta DANAren inguruan ere apur bat solasten izan gara zer nolako eraginak izanen duen ezagutzeko.        David de Andres Irati irratian

Kultur arloko ekipamendu eta langileendako elkartasun kanpaina ipuin eta istorioak bidelagun

Aurreko astean Valentzian izandako euriteek sekulako kalteak eragin zituen, baita zenbait lagunen heriotza ekarri ere. Galera guzti horien artean Kultura arloan dauden egoitzak eta profesionalak ere ederki izan ziren kolpatuak, espazio eta lanabes ugari galdu zirelarik. Hortik sortu zen “Contes per la DANA” elkartasun sarea.Zertan datza ekimena? Ba doaitza egin behar da gutxienez 10 eurotakoa […]