Gotzone Sestorain: “Elikadura burujabetzaren bidea da gaur egungo krisiak eragindako ondorioei aurre egiteko modua”

Jada 140 erakunde zein elkarte sinatu dute Elikadura Burujabetzaren aldeko manifestua. Manifestua bera 3 urtetako lanaren fruitua da eta bere sustatzaileetako bat da Gotzone Sestorain Zabaleta eta berarekin egin dugu hitzordua. Manifestua ardatz hartu dugun arren, lehen sektorean burutzen dabiltzan mobilizazioetaz ere solastu gara. Berak aipatu digu Elikadura Burujabetzaren bideak gaur egungo krisi sistemikoari aurre […]

Alfredo Leon agoiztar artista finalista da Baiona Festetako kartel sariketan

2014an irabazi zuen aurreneko aldiz Baionako festetako kartel sariketa baina oso kritikatua izan zen ohiko parametroetatik irtetetn baitzen eta horrek arantza bat utzi zion Alfredo Leon Mañu agoiztar artistari. Oraingoan kartela ohiko parametroetan kokatuta finalean sartzea lortu du eta bozkaketa irekia egin dute irabazlea zein den jakiteko. Hau guztiaz artistarekin solastu gara baita adimen artifizialak […]

Erdizeko Meategiaren UGEP bidezko inposaketa salatu dute Erdiz Bizirik plataformako kideek

Erdizko parajean Magnesitasek eraiki nahi duen meategiak hasieratik kontrakotasuna piztu ohi du baztandarren artean. Horren adibide dira udalek hartutako jarrera baita zenbait galdeketetan kontrako jarrerak hartutako indarrak ere. Honen baitan haserre eta kontrakotasuna adierazteko Erdiz Bizirik plataforma sortu zuten duela zenbait urte. Honek proiektua geldiaraztera eraman zuen eta Nafarroako Gobernuak bertakoen ustearen gainetik proiektua UGEP […]

Pyrenea proiektua eta Artziko Termak hizketagai Aranzadi Elkarteko Oihane Mendizabalekin

Aspaldi ginen Aranzadi Zientzia Elkarteko Oihane Mendizabalekin egotekoak eta gaurkoan aktualitateak bultzatuta beregana jo dugu, aste honetan Artziko Termen erakustokia aurkeztu dutelako. Artziko Termak Kristo Aurreko I mendetik Kristo Ondorengo II.menderaino luzatu ziren eta gerora tailer metalurgikoa izatera pasa zena. Zaragoza eta Burdeos batzen zuen galtzada bazterrean kokatutako eraikina azalerazten aritu dira 10 urtez eta […]

Antizikloiaren garapena eta aste hasierako eguraldiaren iragarpena David de Andresen eskutik

Astebete berarekin izan gabe eta bagenituen gogoak berarekin solasteko ea zer nolako eguraldia espero dugun datozen egunetarako. Zeinekin izan behar du ba, David de Andresekin ez bada. Berarekin aritu gara antizikloiaz elekatzen eta aste hasiera honetarako zein eguraldi izanen dugun iragarri digu ere.      David de Andres Irati irratian

Egiaren bidean aurrerapausuak Nafar Gobernuan

Aurreko asteazkenean Bake eta Bizikidetza Zuzendari nagusiak, Martin Zabalzak alegia, 6/2019 Foru Legearem lehen jarduera memoriaren berri eman zuen. Bertan azaldu zuenez 41 kasu artatu dituzte Estatu Indarkeria, Ultraeskuinak edota Tortura jasan dituztenak. Gogoratu dezagun batzordeak apenas hilabete batzuk daramala baina jada mahai-gainean dauka Mikel Zabalzaren kasua. Honen karietara batzordearekin elkarlanean dabiltza Egiari Zor fundazioa […]

Artaxoako Lixibatuen auziaz solastu gara Sustrai Erakuntzako Pablo Lorenterekin

Aurreko asteetan notizia izan da Artaxoako zabor biltegia, antza denez EAEko gobernuak Lixibatuak bideratu zituen zabor tratamendu zentro honetara, zeina horretarako ingurugiro baimenik ez duen. Horrek Nafar Gobernuearen eta EAEko gobernuaren arteko tira-birak ekarri zituen. Kasua hobeto ulertu eta zaborren tratamendua nolakoa den ezagutzeko Sustrai Erakuntzako Pablo Lorente izan dugu gaur gurean. Azaldu digunagatik Nafarroako […]