Bihar Arian ospatuko da Aezkoako Txikien Eguna

Aezkoako Kultur Elkarteak antolatzen duen Aezkoako Eguna Arian izanen da aurten. Honen beroketa moduan hartu izan da Aezkoako Txikien Eguna, ibarreko haurrei begirako eguna ospatzen baita udan eta aurtengoa bihar izanen da arratsaldeko 17etatik aurrera. Honen aitzakipean antolaketan dabilen Leire Arreserekin apur bat elekatzeko baliatu dugu aukera eta berak maisuki azaldu digu zer topatuko dugun […]

Agoizko jaietarako kartel lehiaketa irabazi du Estitxu Larrea agoiztarrak

Urtebete darama Estitxu Larreak Estitxu Larrea Design diseinu estudioa ireki zuenetik. Urtebete gauza anitzetan lanean, lanik ez zaio falta izan ezta kreatibotasuna ere. Aurten aurkeztu du bere burua lehen aldiz Agoitzeko jaietako kartel lehiaketara eta baita irabazi ere, Agoitzen berezkoa den aniztasuna barnebiltzen duen kartela egin baitu “Mixtura” izenburupean. Hau aitzakitzat hartuta berarekin egoteko parada […]

Udako ordutegia eta baratzea liburutegiko berriekin batera

Badira zenbait lagun despistatu oraindik ez dakitenak Aurizberriko Liburutegia udako ordutegia daukala, goizez lan egiten duela alegia, hala bergogoratu digu Mari Mar Agosek. Honi heldu diogu lehendabizi, ordutegia bergogoratuz. Ondoren, Bertatik Bertara proiektuaren baratzeaz solastu gara baita liburu berrien inguruan ere. Mari Mar Irati irratian:

Erroibarko amerikarren ikerketa lana liburura ekarri nahi dute Elutseder elkarteko kideek

Mezenasgo kanpaina baten bitartez abiatuko dute liburuaren sortze prozesua. Urteak daramatzazkite Elutseder elkartekoek zenbait ekimenen artean Amerikara joandakoen datuak eta testigantzak jasotzen eta egoera aprobetxatuz lan guzti hau liburu batean batu nahi dute. 1920tik aitzinerat Amerikara joandakoen bizitzak bildu eginen ditu eta lan mardul hau egiteko Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza jaso dute, baina liburua ahalik eta […]

Maitasunartzean jaialdia, natura eta artea batuko duen ekimena izanen da Lakaben

Duela 4 urte izan zen lehendabiziko Maitasunartzean eta ezkeroztik artea eta natura batzen jarraitzen dituzte Lakaben. 3 egunetako egitaraua prest dute baita bertaratuko direnendako tokia ere. Jaialdi honetan parte hartzeko Lakabe webgunean  duzue aukera uztailaren 20a azken eguna izanik. Hau guztiaz solastu gara antolaketan dabilen Nagorerekin.              Lakabeko Nagore Irati […]

Aezkoak eta Garazik bazka hitzarmena sinatuko dute Bortuaren Egunean

Bortuaren eguna iparraldeko ikastolek antolatzen zuten festa bat bezala hasi zen baina gerora Burubeltza elkarteak festa Irati Lau Ibarrak elkargoaren mesedetan jarri zuen. Hala adierazi digu Aezkoako Batzarreko lehendakaria den Karlos Buenok eta nabarmendu zer nolako anaitze/ahizpatze festa den gaur egun Garazi eta Aezkoaren artean. Tartean, Garaziko eta Aezkoako agintariek bazkaren erabilera baimentzeko hitzarmena sinatzen […]

Asteburuko txirrista termikoak eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen eskutik

Gaurkoan txirrista termikoak zertan datzaten azaldu digu David de Andresek. Honen ostean aste hasierako iragarpenarekin jarri gara eta Ezkarozeko jaiak direnez, jai hartuko du astebete bada ere eta honezkero aste bukaerarako modeloek zer dakartzaten ere aurreratu digu. Iragarpena: Asteartea (Uztailak 18): Goiz argitsu eta beroa zeinetan hego eta hego ekialdeko haizea nagusituko den. Arratsalde erdialdean […]

Rebecaren txoko antropologikoa: Hiru behien zerga

Hiru behien zerga Europa mailan dagoen hitzarmenik zaharrena da. Antza 1375ean gertatutako liskarren ondorioz Baretous eta Erronkariko bailarek bakea sinatu zuten Ansoko lagunen begiradapean. Hala ere, ez da liskar bakarra izan, hala adierazi digu gurekin kolaboratzen hasi den Rebeca Palacios Sanchez antropologak, K.a. II. mendean Baretouseko bizilagunek Cindrioekin batera saiatu baitziren Erronkari inbaditzen eta bertatik […]

Musikak hartuko du Errota udan

Erronkarin kokatuta dagoen taberna txikia bada ere Errota tabernak udan zehar zuzeneko musika eskaintza zabala antolatzen ohi du. Asteburuero kontzertu bat izanen da irailaren erdialdea bitarte, tartean ere Errota Rock egun osoko ekimena izanen dena antolatzen dutelarik. Hau guztiaz solastu gara bertan lan egiten duen Peiorekin. Egitaraua:– Uztailak 15 – 20:00 El Tren– Uztailak 22- […]