Larunbatean mobilizazio festan parte-hartzera deitu dute Sorionekuak ekimeneko kideak

Aspaldi abiatu zuten Sorionekuak dinamika, euskara gurea dela aldarrikatu eta honen baitan mobilizazio festa bat antolatzea otu zitzaien dinamikako partaideei. Egunak joan egunak etorri aurkezpen, jaialdi, argazki edota beste hainbat ekimen antolatu dituzte herriz herri dinamika gorpuzteko, baita atxikimenduak jasotzen egon ere. Honen inguruan Sorionekuak dinamikako sustatzailea den Ane Eslava izan dugu gaur gurean. Larunbateko […]

Aetz bat Rockin 1000 Madrilen

Irrati batean entzundako iragarki batek dauka amets honen hasiera. Josiko bere lana egiten ari zela entzun zuen musikari bila zebiltzala Rockin 1000 Madrid erakustaldian parte-hartzeko. Musikan ibilia da eta eskarmentua badu gaur egun Kalatre taldean dabilena eta iritsi zitzaion aukera paregabea eta bitan pentsatu gabe ekin zion lanari. Horrek Madrileko Civitas Metropolitano zelaira eraman zuen […]

Gutik zura doan ondarearen inguruko ariketa izanen da arratsaldean Auritzen

Oso proiektu ederra sortu zuten Gutik Zura egitasmoaren baitan, zura nola lantzen zenetik hasita hainbat ekimen jorratu izan zituztena. Proiektu honen zuzendaria Marijose Barriola dugu, zeina gaur arratsaldean izanen dugun Auritzeko Kultur etxean Gutik Zura dokumentala aurkezten. Deialdia gaur da Filmoteka Nafarroan eta Auñamendi Zinema proiektuaren baitan arratsaldeko 19:00tan Auritzeko Kultur etxean, zeinetan Marijose Barriola […]

Astetarteko ekaitzak eta aste bukaerako iragarpena David de Andresen eskutik.

Aste hasieran ekaitzak ehizatzen aritu da David de Andres meteorologoa. Ikaragarriak izan dira batutako euri datuak eta nahiko lokalizatuak ere. Honen ondoren, aste bukaera honetarako iragarpena zein de azaldu digu. Iragarpena: Ostirala (Ekainak 2) : Egun argitsua dugu garukoa egun hasieran bada ere arratsaldean hodeiak ugarituz eta ekaitzak lehertzeko arriskua egonen delarik. Tenperaturak berdin mantenduko […]

Naturarekin eta ingurugiroarekin harremana estutzeko jaialdia da Arbola ibiltaria

Tafallan hasi zuen bere ibilbidea Labea zientzia , arte eta natura laborategiak Arbola ibiltaria jaialdia, zeina gizon emakumeen eta naturaren arteko erlazioan eragin nahi duen kultura eta artea bidelagun edukita. Datorren astean Esteribarren izanen ditugu, ondoren Artzira mugituko direlarik. Jaialdiaren inguruan solastu gara Esteribarren antolakuntzan dabilen Inesekin eta berak jaialdiaren nondik norakoak azaldu dizkigu. Informazio […]

Auzperri eta Agoitzeko irakurle taldeen errepasoa Mikel Albisurekin

Gaurkoan ikasturtean zehar Aurizberrin eta Agoitzen egondako irakurle taldeen inguruko balorazioa egin dugu, hauen dinamizatzailea den Mikel Albisu Mikel Antzarekin. 7 liburu lehendabizikoan eta 6 bigarrengoan izan dira irakurritakoak eta oro har oso balorazio positiboa egin du Mikelek, baita erabiltzaileek ere. Urritik apirilera hilabetez hilabete aritu dira euskarazko literaturaz solasean eta talde giro apartak izan […]

Asteburuko euri-jasak eta aste hasierako iragarpena David de Andresen eskutik

Gaurkoa asteburuan izandako ekaitzei begira jarri gara batez ere Lizarrerrian izan diren horietara, David de Andres meteorologoarekin. Honen ondoren, aste hasiera honetarako iragarpena zein de azaldu digu. Iragarpena: Astelehena, Astearte eta Asteazkena (Maiatzak 29-30-31): Egun hasiera argitsuak izanen dira haizea norabide zehatzik gabe. Tenperaturetan ez dugu aldaketarik somatuko. Egunen bigarren parteetan hodeiak garatzeko aukera handiak […]

Estreinakoz arituko da Fernando Ziganda Nafarroako Bertsolari Txapelketan

Bertso eskolan urteetan ibili ondoren aurten izanen da lehen aldiz Erroko bizilaguna den Fernando Ziganda Nafarroako Bertsolari Txapelketan lehiatzen. Larraunen ospatuko den aurre-kanporaketan arituko da Erronkariko Peio Ardaizekin eta beste lau bertsolarirekin. Hau aitzakitzat hartuta berarekin egoteko parada hartu dugu eta urduri somatu dugun arren aitortu digu esperientzia berriaz gozatzea eta saioarekin gustora geratzea dituela […]