Xantiren Auzolotsak, 31.atala: Loteria
Gaur osteguna izanik Xanti Begiristain Madotzekin egotea egokitu zaigu. Azkenaldian ohituta gaituen auzolotsekin jarraitu dugu, Loteria izenburua duena. Entzun!
Gaur osteguna izanik Xanti Begiristain Madotzekin egotea egokitu zaigu. Azkenaldian ohituta gaituen auzolotsekin jarraitu dugu, Loteria izenburua duena. Entzun!
UH-Arte arte garaikideko zentroak Uholdeak programaren bitartez zenbait herritara bideratu nahi ditu arte garaikidea ezagutzeko erakusketak eta horietako bat da Materialak Amatu-Materiales Maternales, zeinetan honen baitan Karekin Kulturako Kati Leatxe Aristuri egokitu dioten sormenezko idazkera tailer bat egitea. Horretaz solastu gara gaurkoan Katirekin. Tailerra datozen ostegunetan (Maiatzak 4-11) arratsaldeko 17:00etan Agoitzeko Kultur Etxean izanen da. […]
Iaz ekin zioten Aezkoa 2030 prozesu parte-hartzailea burutzeari. Prozesuak harrera bikaina izan zuen eta bertatik ideiak jaso, landu eta egutegiaren baitan kokatzera eraman die Aezkoako Batzarreko kideei. Lan honetan prozesuan parte hartu zuten zenbait lagunen laguntza izan dute eta ireki nahi dute are gehio artelan erraldoi bat garatzeko, bertako lehen ideia garatzeko, jenerazio arteko disziplina […]
Maiatzaren lehenko zubia amaituta bertan suertatu den eguraldiaz solasean hasi dugu jarduna David de Andres lagunarekin batera. Behin hori eginda aste motz honen hasierako iragarpena ekarri digu Davidek. Iragarpena: Asteartea (Maiatzak 2): Egun argitsua goi hodeiren batekin eta oro har tenperatura goxoekin. Haizeari dagokionez ipar-haizea izanen da nagusi goizean zehar, ipar eta ipar mendebaldeko haizea […]
Gaur Idoia Zabaltza izan dugu, euskararen inguruko kolaborazioarekin. Gaurkoan Nafarroan piztutako Sorionekuak dinamikaz solastu zaigu nondik sortu eta zein helburu dituen argituz. Ekainaren 10ean Iruñean burutuko den festa mobilizazioan parte hartzera deitu gaitu ere Informazio gehiago: Sorionekuak webgunea Idoia Zabaltza Irati irratian
Gaur berriz ere izan dugu gurean Aurizberriko liburuzaina den Mari Mar Agos. Gaurkoan amaitu berri den euskarazko irakurle taldeaz solastu zaigu hasieran. Ondoren, hazien liburutegiaren azken ordua ekarri digu baita bertatik pasatzeko gonbitea luzatu ere. Mari Mar Irati irratian:
Maiatzaren 1eko zubiaren atarian izan dugu David de Andres gure meteorologoa jai egun hauetarako bere iragarpena eman zezan. Atentzioa jarri dugu Auzperri eta Burgiko igandeko iragarpenetan Musika eta Almadiaren egunak ospatzen baitituzte hurrenez hurren Iragarpena: Osteguna (Apirilak 27): Egun antizikloikoa zeinetan tenperaturak igotzen joanen diren maximoak 20 graduren bueltan kokatuko diren. Haizea mendebalde hego mendebaldekoa […]
Urtero urtero Almadiak zeharkatzen dituzte Eskako zilarrezko urak. Aurten ere hala izanen da eta hau aprobetxatuz Almadiaren elkarteko lehendakaria den Koldo Zilbeti izan dugu gurean aurtengo programazioaz eta omenduez solasean. Aurten Cesar Oroz marrazkilaria eta Erronkariko Gaztaren kontseilua omendu nahi izan dituzte urrezko almadiarekin. Asteburu borobila prestatu dute igandekoari larunbatean izanen den liburuaren aurkezpena gehituz, […]
Astez aste 12 astetan zehar aritu gara Amaia Mozo koordinatzailearen laguntzarekin eski-kanpaina barrutik ezagutzen. Elurra hasieran faltan izan arren artea eduki dute bertaratutakoei esperientzia zoragarri bat emateko. Kanpainatik 3860 lagunetik gora hartu dute parte 92 eskoletan barreiatuta eta ia denek balorazio positiboa egin dutela gaineratu digu Amaiak gaurkoan, hobetzeko tartea dagoen arren. Orain, beste era […]
Aezkoako lehendakaria den Karlos Bueno Rekarekin (Pato) izan gara gaurkoan bi gai hauek jorratzeko. Azken egun hauetan ikusi ahal izan dugu nolatan Zaraitzuko bailararekin batera Iratiko Oihana Biosferaren Erreserbatzat aintzat hartzeko eskaria luzatu duten eta baita nola egonkortu dituzten Garazi eta Zuberoako ibarrekin dituzten harremanak Iratiko Lau Ibarrak elkartea eratuz. Bi gai horien inguruan solastu […]