Aizkolaritzaren modernizazioaren beharraz Iker Vicenterekin solasean

Aurreko astean eman zuten Diman prentsaurrekoa. Federazioarekin hartu emana etetea eta euren kabuz txapelketak antolatzea erabaki dute lehen mailako 12 aizkolariek eta bigarren mailako beste 8k. Federazioaren jarrera deitoratu eta ez modernizatzeak sortu duen kezka ere azaleratu zuten, ez baita egokitzen ari garai berrietara. Guzti honetaz, luze eta zabal solastu gara Iker Vicente aizkolari handiarekin. […]

Egun On, Auñamendi! Aizkolaritzaren egoera eta Aralar irratia

Aizkolaritzaren egoera ez dabil bere onenean, aurreko astean lehen mailako aizkolariek prentsaurrean esan zuten bezala. Hori aitzakia hartuta Otsagabiara heldu gara eta bertan Iker Vicente aizkolariarekin solastu gara. Ondoren, Aralar irratia bisitatzen egon gara. Bertatik Martin Juanenak helarazitako kronika jaso dugu. Izenburua: Irailaren 29ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko