Egun On, Auñamendi! Aizkolaritzaren egoera eta Aralar irratia

Aizkolaritzaren egoera ez dabil bere onenean, aurreko astean lehen mailako aizkolariek prentsaurrean esan zuten bezala. Hori aitzakia hartuta Otsagabiara heldu gara eta bertan Iker Vicente aizkolariarekin solastu gara. Ondoren, Aralar irratia bisitatzen egon gara. Bertatik Martin Juanenak helarazitako kronika jaso dugu. Izenburua: Irailaren 29ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egunon Auñamendi! Iruñerria eta Baztan-Bidasoako berriak eta herrietako hauteskundeen emaitzak

Astelehena. Kirol emaitzak. Ezkurdia 4 1/2ko txapeldun. Iker Vicentek Nafarroako aizkolari txapelketa irabazi du bosgarrenez. Aria, Aribe, Garralda eta Orbaizetan hauteskundeak. Erronkarin beste horrenbertze. Euskalerria irratiko Mikel Bujandak aktualitatea ekarri digu, eta Xorroxin irratitik Doneztebeko ferieatik eskualdez eskualde aritu gara.Udalbiltzako lehendakari hautatu berri Jabi Asurmendirekin ere aritu gara irratsaioan. Izenburua: Azaroaren 18ko saioa Iraupena: 2:35 […]

Iker Vicente aizkolaria Euskal Herriko txapelduna

Gaur ere gure artean izan da Iker Vicente Saralegi aizkolaria. Gasteizen Euskal Herriko txapela irabazi berritan elkarrizketa eskaini dio Irati irratiari. Bera zuzendu ostean, finaleko lana eta orain arteko ibilibidea aztertu dugu Otsagabiako aizkolariarekin. Iker Vicente aizkolari txapelduna Irati irratian

Egunon Auñamendi! Liburutegien nazioarteko eguna. Aurizberrikoa bisitatu eta Xamarren Etxera bidean komentatu dugu

Liburutegien nazioarteko eguna liburu artean eman dugu. Aurizberriko liburutegira jo dugu, eta bertako berri eman digu Marimar liburuzainak. Irati irratiko estudioetan berriz Idoia Zabaltzarekin Garraldako idazlea den Xamarreen Etxera bidean komentatu dugu. Izenburua: Urriaren 23ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Iker Vicente: “Egunero ohean Euskal Herriko txapelketan pentsatzen dut, eta amets egin dut txapelarekin”

Iker Vicente Saralegi Otxagabiako aizkolariak Euskal Herriko Aizkolari txapelketako finala jokatuko du asteburuan. Irati irratian egiten dituen entrenamenduei buruz, bere ametsei buruz eta oraingoan txapela irabazteko dituen aukerei buruz mintzatu da. Iker Vicente Irati irratian