Egun On, Auñamendi! Auñamemdi Gizarte Zerbitzuen dinamika berria, Karrape irratia eta Pirinioko Marrazki lehiaketa

Gaur Auritzera jo dugu Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatera Amaia Ubau Gizarte Hezitzailearekin egoteko, dinamika berria aurkez zezan. Ondoren, Karrape irratira  jo dugu Unai Zabaletarekin egotera. Bukatzeko, Otsagabiara hurreratu gara Nuria Eseverri irakaslearekin egotera eta bertan abiatu duten marrazki lehiaketa ezagutzera. Izenburua: Maiatzaren 6ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Gure adinekoengandik ikasiz dinamika ezagutu dugu

Horretarako, AEIOZu elkarteko Edurne Almirantearena izan dugu gurean. Dinamika hau, gure zonaldeko edadeko pertsonen garaiko istorio, kantu edota pasarteak jasotzea du helburu. Formatu ezberdinetan egin daiteke, bideoz, audioz edota idatziz. Laguntza behar izanez gero bolondres sareak edota Auñamendik Gizarte zerbitzuen mankomunitatearen bitartez egin liteke. Ondoren, jasotako ekarpenak, gureamatxi.wordpress.com helbidean jartzen joango dira. Ekarpenak maiatzaren 12ra […]

Egun On, Auñamendi! Aezkoako Astean behin, Gizarte zerbitzuen mankomunitateen egitasmo berriak eta Ibarraetxeako Pirinioko Soinu Bandaren errepikapena

Apirila atzean utzi dugu, inork lapurtuko baligu bezala. Gaurko saioan hemendik aurrerako hainbat dinamikaren berri eman dugu baita Aezkoako Gazte Asanbladak dinamizatzen duen Aezkoako Astean Behin jolasak 6. astean sartu dela. Jolasteko gure sare sozialetan eta gazte asanbladakoetan duzue aukera. Ondoren, errezetario eta Aeiozu elkarteen egitasmoen gainetik emandako zertzeladak izan ditugu. Bukatzeko, Pirinioko Soinu Bandako […]

Egun on, Auñamendi! Gizarte zerbitzuen dinamika berria eta Pirinioko Soinu Banda 16.atala

Gaur Auñamendi Gizarte Zerbitzuen mankomunitatetik jasotako dinamika berria eman dugu aditzera. Argazki muntai bat egin nah dute Pirinioak nerabe eta haurrentzat dituen abantailak erakutsiz egoera honetan. Bestalde, Pirinioko Soinu Bandarekin jarraitu dugu , gaurkoan Auzperriko Jokin Martinez gidari izan dugularik. Izenburua: Apirilaren 9ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko