Egun On, Auñamendi! Laurentxi elkarteko ikastaroak, Karrape irratia eta COVID txertoaren itxaropena

Gaur Laurentxi elkarteko Bea Octavio izan dugu, aurten prestatu dituzten ikastaro berrien inguruan solasteko. Ondoren, Karrape irratira egin dugu bisita Unai Zabaletaren ahotsatik leitzaldeko kronika jasotzeko. Bukatzeko, Elhuyar fundazioko tartearekin izan gara COVID gaitzari aurre egiteko txertoan dagoen itxaropenaz aritu delarik. Izenburua: Urriaren 14ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Sorogaingo tumuloak, Aralar irratia eta Covid 19a Elhuyar fundaziotik

Aurreko batean egin zuen aurkikuntza Juan Mari Martinez Txoperenak Sorogainen. Hiletetarako erabilitako tumulo bat Sorogaingo aterpetxetik gertu eta aurkikuntza honetaz aritu gara. Ondoren,  Aralar irratia bisitatzen egon gara. Bertatik Martin Juanenak helarazitako kronika jaso dugu. Bukatzeko, Elhuyar fundazioak Covid 19aren inguruan bidalitako pilula jarri dugu. Izenburua: Urriaren 6ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa […]

Egun On, Auñamendi! Erronkariko zikloa eta Covid-19aren inguruko solasaldia

Gaurko saioa Erronkarin hasi dugu, Miren Saldias gizarte hezitzailearen laguntzaz. Berak lagunduta bailaran antolatutako ikastaro zikloa izan dugu hizketagai. Ondoren, Naiz irratitik hartutako solasaldi bat hartu dugu, Elhuyar fundazioko Ana Galarragarekin eginikoa Covid-19aren inguruan diharduena. Izenburua: Abuztuaren 31ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun on, Auñamendi! Aralar irratira bisita eta hezurren ahulezia lo faltagatik.

Gaurkoan, Aralar irratira jo dugu Martin Juanenaren kronika bila. Bukatzeko, Elhuyar fundazioko Quark saioa izan dugu hezurren ahulezia eta loaren falta lotzen duen ikerketaz solasean. Izenburua: Martxoaren 10eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun on, Auñamendi! Zaporeakeko lagunek jasotako erasoa, Aralar irratia eta Quark saioa

Gaurkoa, Zaporeakeko kidea den Mariano Galarzarekin hasi dugu. Asteburu honetan, Zaporeak ekimeneko hainbat kide erasotuak izan baitira Grezian. Ondoren, Aralar irratira jo dugu Martin Juanenaren kronika bila. Bukatzeko, Elhuyar fundazioko Quark saioa izan dugu musikaren ezaugarri unibertsaletaz solasten. Izenburua: Martxoaren 3ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun on, Auñamendi! Aralar irratiko kronika, Etxerat elkartea eta dispertsioa Xochitl-ekin eta Margarita Salas

Lekunberrin eman diogu hasiera astearte eguzkitsu honi. Han Martin Juanena izan dugu Aralar irratiko kronika pasatzen. Ondoren Aralar mendia zeharkatu eta Etxarrin Etxerat elkarteko Xochitl Karasatorrerekin jarri dugu hitzordua, “Gutun mezulariak” ekimenaz eta dispertsioaz solasteko. Bukatzeko zientziari egin diogu lekua eta Elhuyar Fundazioko Quark saioa luzatu dugu, Margarita Salas zientzialaria hizketagai zuena alegia. Izenburua: Azaroaren […]