Etorkizuneko Aezkoaren inguruko hausnarketa prozesua abian

Etorkizunean zer nolako Aezkoa nahi den marrazteko parte hartze prozesua abiaraziko dute larunbat honetan eginen den aurkezpenean. Prozesuari Aezkoa Herria deitu diote eta herritar ororekin egin nahi duten bidea izanik, udan zehar hainbat hitzordu izanen dira herriz herri parte hartu ahal izateko. Honetaz solasean Aezkoako Batzarreko kidea den Izaskun Zabaltza, Cederna Garalurreko Vanesa Pau eta […]

Egun On, Auñamendi! Aezkoako Bedratzi Taupadak jaia, Lehen sektorea balorean jartzen eta Erronkariko konexioa

Aurten ez da Aezkoako egunik izan baina Aezkoa Kultur Elkarteak herri desberdinetan ekimenak egin ditu udan zehar. Asteburu honetan Aezkoako Bedratzi Taupadak egitasmoaren azken festa ospatuko dute Garraldan. Honen inguruan bertako kidea den Beñat Barberenarekin elekatu gara. Ondoren, Cederna Garalurrek lehen sektorea balorean jartzeko eginiko lan saioak landu ditugu Nahikari Uriarteren laguntzaz. Bukatzeko, Erronkariko azken […]

Lehen sektorearen etorkizunaz hausnarketa ariketa telematikoa

Arloka dabil lanean Pirinioko Mahaia. Lehen sektoreaz arduratzen dena ikusi du generazio arteko erreleboekin arazoak izanen direla etorkizunean eta horren inguruan GuPirinioa, Intiasa eta Cederna-Garalurrekin batera horren inguruan hausnartzeko jardunaldia antolatu dituzte. Jardunaldien inguruan solasteko Joseba Martinezekin izan gara, berak azaldu digu nolako jardunaldiak izanen diren. Joseba Martinez Irati irratian

Egun on, Auñamendi! Energia, Karrape irratia eta 2020rako osasun gomendioak.

Gaurko saioa David Gordejuela Cederna-Garalurreko lagunarekin hasi dugu, energia auto-kontsumoaren inguruan solasten. Ondoren, Leitzara egin dugu salto, Karrape irratira zehazki, Unai Zabaletak bere kronika pasa zezan. Bukatzeko, Jose Ignacio Ubau izan dugu, osasun arloa landu ohi dugu berarekin eta oraingoan 2020rako hainbat gomendio eta idei eman dizkigu. Izenburua: Otsailaren 19ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu […]