Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Sugarren Mende eta Covid gakoak

Saio hasieran, Lekunberri aldera jo dugu Martin Juanenarekin egotera eta Larraun -Lekunberri aldeko kronika jasotzera.Ondoren, Imanol Ubauk Asisko Urmenetari eginiko elkarrizketa berreskuratu dugu, larunbat honetan aurkezten baitu Agoitzen Sugarren Mende komikia. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Ana Galarragaren eskutik jaso dugu aste honetako gakoa, gaitzaren genero ikuspegia lantzen duena. Izenburua: Otsailaren 16ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu […]

Egun On, Auñamendi! Irati irratiko zozketa eta Xorroxin irratiko kronika

Gaurko saioa urteko saiorik jarraituena izan liteke gaur egin baitugu urteroko Irati irratiko zozketa. 17 sari banatu ditugu aurten Imanol Ubau eta Iratxe Anduezak lagunduta. Ondoren, Xorroxin irratira jo dugu Julen Zelaietak bertako kronika pasa zezan. Izenburua: Urtarrilaren 18ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko