Egun on, Auñamendi! Aralar irratia eta Pirinioko Soinu Banda 19. atala

Saioa Aralar irratia bisitatzen hasi dugu eta poztu gara Martin Juanena itzuli delako behin Covid-19a garaituta.. Bukatzeko, Pirinioko Soinu Banda ekimenarekin jarraitu dugu , gaur Auzperrin izan garelarik Joseba Martinez lagunak eginiko zerrendarekin. Izenburua: Apirilaren 14ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Erroibarren hartutako neurriak koronabirusari aurre egiteko

Egoera berezian gaude eta egoera berezi honek erantzunak behar ditu. Hori dela eta, aurreko ostegunean Erroibarko udala ez-ohiko neurriak hartu zituen Covid19aren pandemia gelditzeko. Neurri horietaz solasteko Joseba Martinez izan dugu, berak azaldu digu nolatan heldu diren erabaki horiek hartzera. . Joseba Martinez Irati irratian

Egun on, Auñamendi! Erroibarko neurriak Covid-19rako eta Zerrajeroinako kantu zerrenda

Gaur Erroibarren hasi dugu saioa. Covid-19 delakoaren inguruan udalak eta gobernuak hainbat irizpide adostu ditu eta horien berri Joseba Martinezek eman digu. Ondoren 10 kantuen erronka hasi dugu, Garraldan, Zerrajeroinatik Iratxek eta Angelinesek euren kantuen zerrenda bideratu baitziguten. Esker mila lagunak! Izenburua: Martxoaren 16ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun on, Auñamendi! Pirinioko plana, Zaldibar Argitu eta Egunean Behin

Gaur Abaurregainako ihauterien inguruan solastu behar genuen, baina Koronabirusa dela eta bertan behera utzi dituzte. Honen ordez Pirinioko planaren inguruan Joseba Martinezekin izandako elkarrizketa ekarri dugu gurera. Ondoren, Hala Bedi irratikoek Zaldibar Argitu plataformako kidea den Janire Lazkanori eginiko elkarrizketa jarri dugu. Bukatzeko, Idoia Zabaltzarekin izan gara Egunean Behin joku aplikazioaz solasten. Izenburua: Martxoaren 12ko […]

Pirinioko planaren inguruko lan saioak

Atzo hasi ziren Pirinioko Plana azaltzeko lan saioak Erronkarin. 30 bat lagunek hartu zuten parte eta saio hauetaz solasteko Erroibarko EHBilduko zinegotzia den Joseba Martinezekin izan gara. Berak azaldu digu bilkura hauen helburua plana bera azaldu eta jendeak dituen ekarpenekin osatzen joatea litzateke. Saioen egitaraua: Joseba Martinez Irati irratian

Egunon Auñamendi!
Euskalerria irratia, Xorroxin eta Erroko berriak

Astelehena izanik, Euskalerria irratiak Iruñerriko kronika eskaini digu, ostean Baztan Bidasoako agenda errepasatu digu Julen Zelaieta esatariak Xorroxin irratitik. Erroko berri eman digu Joseba Martinezek udaleko zinegotziak, batipat zuntz optikoaren inguruan egin dituzten bilkura publikoen gaineko informazioa eskainiz. Izenburua: Irailaren 30eko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Erro ibarrean zuntz optikoari buruzko informazioa eskaini du udalak

Joseba Martinez EH Bilduko hautetsia izan da Irati irratian Erro ibarreko berriak kontatzen. Aurreko astean hainbat bilkura egin dituzte herri ezberdinetan zuntz optikoari buruz, eta horren berri eman digu Irati irratian. Joseba Martinez (EH Bildu) entzuteko.