Egun On, Auñamendi! Maria Txibiteri gutuna, Genero indarkeriaren inguruko protokoloa eta Euskalgintza Kontseiluaren manifestazioa

Gaurko saioa Xanti Begiristain lagunaren kolaborazioarekin hasi dugu. Gaurkoan euskararekiko duen jarrera salatuz Maria Txibite Nabaskoizeri bidali dio gutuna. Ondoren, Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lehendakaria den Nekane Nuño izan dugu atzokoan aurkeztu zen genero indarkeriaren inguruko protokoloa aurkezten. Bukatzeko, Euskalgintzaren Kontseiluko kide den Paul Bilbao izan dugu biharko mobilizazioaren inguruan solasten. Izenburua: Uztailaren 1eko saioa […]

Maria Txibite Nabaskoizeri gutuna

Gaur Xanti Begiristainekin izan gara bi astetan behin egiten dugun moduan. Oraingo honetan euskarak jasandako erasoei begira jarri gaitu bere kolaborazioarekin Maria Txibite Nabaskoize lehendakariari bidalitako gutuna irakurriz. Gaur da eguna zeina euskara ez den ezta meritutzat hartuko ere Nafarroako administrazioan lan egiteko. Xanti Begiristain Irati irratian.