Asteburu honetan ospatuko da Ardaitz eta Sorabilen Erroibarko Eguna

Asteburu honetan izanen da urteroko zita Erroibarren, Erroibarko Eguna ospatuko baita Ardaitz eta Sorabilen. Larunbetako ekimenak Ardaitz herri txikia izanen dute protagonista, igandeko guztia ohikoa den moduan Sorabilen izanen delarik. Erroibarko bizilagunak batzeko aukera paregabea izanen da eta honen inguruan aritu gara Erroibarko Udaleko zinegotzia den Nekane Nuñorekin. Berak gonbidatu gaitu Erroibarko Egunaz gozatzera.   […]

Nobedadeekin dator aurtengo Erroibarko eguna

Sanferminak amaitu eta hurrengo asteburua izan ohi dute erroibartarrek beren eguna ospatzeko garaia. Aurten uztailaren 20 eta 21ean egokitu zaie, larunbatean ekitaldiak Erro herrian eginik eta betikolez egun handia Sorabileko parajean ospatuz. Urtero jende asko batzen da ekimen honen bueltan, erroibartarrek topo egiteko eguna dute eta aurtengoa berdin berdin izanen dela susma dezakegu, jada 350 […]

Haize Moreak eta Erroibarko Euskal Herria Bilduk akordioa erdietsi dute alkatetza eskuratzeko

Atzokoan jakinarazi zuten Haize Morea eta Erroibarko Euskal Herria Bilduk gobernu akordioa erdietsi dutela datorren legegintzaldirako. Akordioa bi zutabetan oinarritzen da alde batetik bi hautagaitzen arteko kogobernantza eta akordio programatikoa. Lehendabizikoari dagokionean, Haize Moreako Leire Remiro izanen da Erroibarko alkatesa berria,  Euskal Herria Bilduko Nekane Nuño alkatesaorde izanen delarik. Akordio programatikoaren alorrean Udala eta herritarren […]

Auritzeko eskola eraikinari beste erabilera bat emateko prozesua abian

Gure zonaldean albiste txar batek beste motatako aukerak ekar ditzazke eta Auritzeko eskolaren itxierak horren adibide bat da. Datorren ikasturtean zoritxarrez ez da ikaslerik egonen bertan eta hori ikusita Auritzeko udalak Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateari eman zion bertan proiekturen bat garatzeko aukera. Aukera hori Eutsi Mikrokoopratibaren laguntzarekin modu parte-hartzailean eraikiko dute, biztanleriari galdetuz zer motatako […]

Egun On, Auñamendi! Maria Txibiteri gutuna, Genero indarkeriaren inguruko protokoloa eta Euskalgintza Kontseiluaren manifestazioa

Gaurko saioa Xanti Begiristain lagunaren kolaborazioarekin hasi dugu. Gaurkoan euskararekiko duen jarrera salatuz Maria Txibite Nabaskoizeri bidali dio gutuna. Ondoren, Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lehendakaria den Nekane Nuño izan dugu atzokoan aurkeztu zen genero indarkeriaren inguruko protokoloa aurkezten. Bukatzeko, Euskalgintzaren Kontseiluko kide den Paul Bilbao izan dugu biharko mobilizazioaren inguruan solasten. Izenburua: Uztailaren 1eko saioa […]

Auñamendi mankomunitateak genero indarkeriaren inguruko protokoloa aurkeztu du

Diagnostiko on bat egin eta gero lanean hasi ziren genero indarkeriaren inguruko protokoloa lantzen. Protokolo honek bi ardatz nagusi ditu, alde batetik prebentzioa eta formakuntza eta bestetik erantzunaren koordinatzea. 13 udalerrietako ordezkariek izenpetu zuten protokoloa eta indarrean jarriko da. Honen inguruan solasteko Auñamendi Gizarte Zerbitzuen mankomunitateko lehendakaria den Nekane Nuño izan dugu gurean.   Nekane […]