Berdintasun politikak eta ekinaldiak sustatzeko teknikariak lanean dira

Zonaldearen behar bat asetu da, urriaren 26tik lanean baitaude Berdintasun Teknikariak Pirinioan. Bi dira eta gaurkoan Auñamendi eskualdeaz arduratzen den Amaia Abucide Aylagasekin izan gara bera ezagutzen lehendabizi eta bere lana ondoren. Berdintasun politikak garatu eta gizartean eragiteko erronka dauka. Aipatu digunez harrera bikaina izan du hemengo biztanle zein agintarien aldetik. Gogotsu dator lanerako eta […]

Modu koordinatuan genero indarkeriari aurre egiteko erreminta jarri du martxan Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Berdintasun batzordeak

Erreminta hori Genero Indarkeriari aurre egiteko protokoloa litzateke eta Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Berdintasun Batzordeak eraiki du kasu hauei aurre egiteko. Protokoloa duela bi aste aurkeztu zuten jendaurrean Ariben eginiko aurkezpenean. Bertan Unai Zabaleta lan honetan bidelagun izan dena eta Leire Remiro izan ziren, alde batetik egindako diagnostikoa agertzen eta bestetik protokoloa azaltzen. Gaur gurean, […]

Egun On, Auñamendi! Maria Txibiteri gutuna, Genero indarkeriaren inguruko protokoloa eta Euskalgintza Kontseiluaren manifestazioa

Gaurko saioa Xanti Begiristain lagunaren kolaborazioarekin hasi dugu. Gaurkoan euskararekiko duen jarrera salatuz Maria Txibite Nabaskoizeri bidali dio gutuna. Ondoren, Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lehendakaria den Nekane Nuño izan dugu atzokoan aurkeztu zen genero indarkeriaren inguruko protokoloa aurkezten. Bukatzeko, Euskalgintzaren Kontseiluko kide den Paul Bilbao izan dugu biharko mobilizazioaren inguruan solasten. Izenburua: Uztailaren 1eko saioa […]

Auñamendi mankomunitateak genero indarkeriaren inguruko protokoloa aurkeztu du

Diagnostiko on bat egin eta gero lanean hasi ziren genero indarkeriaren inguruko protokoloa lantzen. Protokolo honek bi ardatz nagusi ditu, alde batetik prebentzioa eta formakuntza eta bestetik erantzunaren koordinatzea. 13 udalerrietako ordezkariek izenpetu zuten protokoloa eta indarrean jarriko da. Honen inguruan solasteko Auñamendi Gizarte Zerbitzuen mankomunitateko lehendakaria den Nekane Nuño izan dugu gurean.   Nekane […]