Egun on, Auñamendi! Olerkiak, Abaurrepeako ateraldia eta Sareren Mendien erronka

Gaurko saioa Xanti Begiristain Madotzen kolaborazioarekin hasi gara. Gaur, Miquel Martí i Ripoll-en Marta Maitea liburutik ateratako hainbat olerki ekarri dizkigu. Ondoren, Sakon Espeleologia taldeko Oscar Siciliarekin izan gara igandean antolatu duten ateraldiaz solasten. Bukatzeko, igandean Auñamendiko mendien erronkaren aurkezpena dagoenez, Sareko kidean den ,Inaxio Oiartzabalen elkarrizketa berreskuratu dugu. Izenburua: Irailaren 10eko saioa Iraupena: 2:35 […]

Egun on, Auñamendi! Xantiren olerkiak, liburutegiko nobedadeak Mari Marren eskutik eta Pirinioko Soinu Banda 21. atala

Saioa Auritzen hasi dugu Xanti Begiristain Madotzen kolaborazioarekin. Bere ahotik Jone Gorostarzu olerkigilearen bertsoak ekarri dizkigu. Ondoren Mari Mar Agos bisitatzera joan gara, liburutegiek hainbat erreminta jarri baitituzte abian. Bukatzeko Pirinioko Soinu Bandarekin jarraitu dugu, oraingo honetan errepikatzen zuten Pirinio Kantuzeko lagunak izan ditugularik. Izenburua: Apirilaren 16ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko