Egun On, Auñamendi! Liburutegiko berriak, Loizuko gizona eta Hizkuntz gutxituen legea

Gaurkoa Auzperriko liburutegia bisitatzen hasi dugu . Bertan Mari Mar Agosen ahotik jaso ditugu liburutegiko berriak .Ondoren Sakon Espeleologiako Oscar Siciliarekin izandako elkarrizketa berreskuratu dugu larunbateko hitzaldia arrastutzeko. Bukatzeko Idoia Zabaltza izan dugu kasu honetan euskarak jasandako azken erasoaren inguruan solasean, Frantziako gobernuak egindako Hizkuntz gutxituen legearen ingurukoa. Izenburua: Maiatzaren 27ko saioa Iraupena: 2:35 ordu […]

Egun On, Auñamendi! Sareren tontorren erronka, Loizuko gizona eta Erronkariko konexioa

Gaurkoan euskal preso politikoen egoeraz jabetzen hasi dugu saioa Izan Bidea dinamikaren baitan Sare Herritarrak antolatutako 650 tontorren ekimena aitzakia hartuta. Honen inguruan Mikel Mundiñano, Zatorekin solasten egon gara. Ondoren, Sakon Espeleologia taldeko Oscar Siciliari Loizuko gizonaren inguruan eginiko elkarrizketa berreskuratu dugu. Bukatzeko, Juan Pito Bentara joan gara Julian Gabasen ahotik Erronkaribarko kronika jasotzera. Izenburua: […]

Loizuko gizonaz Sakon Espeleologia taldeko Oscar Siciliarekin

Duela 11700 urte inguru bizitako lagun baten gorpuzkiak topatu zituen Sakon Espeleologia taldekoak Erroibarren kokatua dagoen Errotalde iturburuan. Nafarroan arrastoa duen biztanle zaharrenaren gorpuzkiak liratezke bertan topatutakoak. Nafarroan ez ezik Europan garrantzi itzela izan duen aurkikuntza izan da. Hau guztiaz, Sakon Espeleologia taldeko Oscar Sicilia lagunarekin solastu gara. Oscar Sicilia Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Loizuko gizona, Aralar irratia eta Covid gakoak

Gaurkoan, aintzinako kontuekin hasi gara, Loizuko gizonaren kontuarekin alegia, duela 11700 urteko Erroibarko biztanle baten gorpuzkiak topatu baitzituzten Sakon Espeleologiakoak. Honetaz, bertako kide den Oscar Siciliarekin elekatu gara, Lekunberri aldera jo dugu Martin Juanenarekin egotera eta Larraun -Lekunberri aldeko kronika jasotzera. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Ana Galarragaren eskutik jaso dugu aste honetako gakoa, gainazaletan duen eraginaz […]

Aginagako kobazulora bisita antolatu du Sakon Espeleologia taldeak

Igandean 10etan dute hitzordua, Abaurrepeako sarreran. Handik berreskuratutako ibilbidea hartu eta Aginagako kobazulora joanen dira. Ibilbideaz eta ateraldiaz solasteko Sakon Espeleologia taldeko Oscar Sicilia izan dugu gurean. Berak aipatu digu ibilbide oso berezia eta ederra dela eta parte hartzera animatu gaitu. Oscar Sicilia Irati irratian

Egun on, Auñamendi! Olerkiak, Abaurrepeako ateraldia eta Sareren Mendien erronka

Gaurko saioa Xanti Begiristain Madotzen kolaborazioarekin hasi gara. Gaur, Miquel Martí i Ripoll-en Marta Maitea liburutik ateratako hainbat olerki ekarri dizkigu. Ondoren, Sakon Espeleologia taldeko Oscar Siciliarekin izan gara igandean antolatu duten ateraldiaz solasten. Bukatzeko, igandean Auñamendiko mendien erronkaren aurkezpena dagoenez, Sareko kidean den ,Inaxio Oiartzabalen elkarrizketa berreskuratu dugu. Izenburua: Irailaren 10eko saioa Iraupena: 2:35 […]