Giro eta sasoi onean burutu zen Sansilbestre lasterketa Abaurrepean

Aezkoa Kirol Elkarteak urtero antolatu izan ohi du urteko azken egunean Sansilbestre lasterketa. Aurtengo edizioa Abaurrepean egitea egokitu zitzaion eta 3 ibilbide desberdinetan aritu ziren korrikalariak lasterka. Haurrek eta helduek Abaurrepea eta inguruetatik ibili ziren, batzuk mozorrotuta eta oro har giro onean. Parte-hartzeari dagokionez helduen artean 75 lagun egin zuten korrika zeinetatik 23 izan ziren […]

Egun On, Auñamendi! Katalunia eta Karrape irratira bisita

Ikusita Kataluniako egoerak iraulketa bat izan duela gure laguna den Joan Tornesekin egotera joan gara bertako azken berriak ekar zitzan. Ondoren, Leitzara jo dugu Unai Zabaletaren ahotik bertako kronika jasotzera. Izenburua: Maiatzaren 19ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Kataluniako gobernu eraketaren aurretiazko egoera Joan Tornes lagunarekin

Catalunyan ostegun honetan izanen dute Govern berria ERCk eta JxCatek akordioa erdietsi ostean, CUPek egindako bitartekari lanei esker. Kataluniaz solasteko beti joaten gara Joan Tornesekin hitz egitera berak ikuspegi orokorrago bat ematen baitigu, kataluniako jende soilarena alegia. Berarekin errepasatu ditugu azken berriak honen inguruan eta baita etorkizuna nola aurreikusten duen komentatu.     Joan Tornes […]

Aginagako kobazulora bisita antolatu du Sakon Espeleologia taldeak

Igandean 10etan dute hitzordua, Abaurrepeako sarreran. Handik berreskuratutako ibilbidea hartu eta Aginagako kobazulora joanen dira. Ibilbideaz eta ateraldiaz solasteko Sakon Espeleologia taldeko Oscar Sicilia izan dugu gurean. Berak aipatu digu ibilbide oso berezia eta ederra dela eta parte hartzera animatu gaitu. Oscar Sicilia Irati irratian

Joan Tornés Kataluniarako bidean elkartasunez

Abaurrepeako bizilaguna da Joan Tornes katalana. Eta Kataluniara bidean harrapatu du Irati irratiak. Errepide bazterretik gaurko sententzia izan du hizpide eta Katalunian emango den erantzuna aurreratu du. Datozen egunetan ere zuzenean arituko da Irati irratian. Joan Tornes Irati irratian sententziari buruz.

Egunon Auñamendi! Piriniotik Kataluniara begira

Katalunia hizpide gaurkoan, bertako agintari eta lider independentistek 100 urteko kartzela zigorra jaso duten egunean. Xorroxin eta Euskalerria irratiko albisteak eta berriak jaso baditugu ere, Katalunian goizeko lehen ordutik gertatzen ari zena landu dugu irratsaioan. Aezkoatik Kataluniara bidean harrapatu dugu Joan Abaurrepeako laguna ere. Izenburua: Urriaren 14ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Rufino Iribarren Arrese Munduko mus txapelketa jokatzen Baionan

Rufino Iribarren Arrese 1961eko udan joan zen Abaurrepeatik Ameriketara, bere anaien bidea hartuta. Ia 60 urte eman ditu Kanadan eta Mexikon eta oraindik Toronton bizi da. Aezkoara heldu berri bere istorioa kontatu digu, zinez interesgarria eta atsegin handiz entzun ditugu Lopeandia etxeko semearen kontuak. Duela bi urte mundu osoko euskal etxeek jokatzen duten Mus txapelketa […]

Egunon Auñamendi! Rufino Iribarren aezkoarraren ibilerak Ameriketan eta Pirinioko bertso eskola

Rufino Iribarren Arrese 1961eko udan joan zen Abaurrepeatik Ameriketara, bere anaien bidea hartuta. Ia 60 urte eman ditu Kanadan eta Mexikon eta oraindik Toronton bizi da. Aezkoara heldu berri bere istorioa kontatu digu, zinez interesgarria eta atsegin handiz entzun ditugu Lopehandia etxeko semearen kontuak. Pirinioko bertso eskola ere asteazkenera biltzen da Erroko eskolan eta kopla […]