Larunbatean ospatuko da Urruxkide Eguna Orontzen

Larunbatean ez ezik astean zehar , aste kulturalaren baitan zenbait ekimen antolatu dituzte ere Urruxkide Eguna berotzeko. Ekimen horiek Aitor Aranaren bi libururen (Zaraitzuera ikasliburua eta Dorian Grayren erretratua zaraitzueraz) aurkezpena izanen da asteazken honetan Orontzeko plazan. Ostiralean aldiz Nahia Hualde ezkaroztarra izanen dugu Cabala diska aurkezten. Hala ere, egun handia larunbata izanen da egun […]

Egunon Auñamendi! Zaraitzuera aztertu, Elkarrekin /together dokumentala eta “Etxerako bidean” Xamarrekin

Iñaki Camino hizkuntzalariarekin zaraitzuera eta euskararen historia izan dugu hizpide lehenbizi eta Itziar Garcia Zubiri film ekoizlearekin Elkarrekin / Together pelikulari buruz aritu gara solasean. Juan Carlos Etxegoien Xamar idazlearen Etxera bidean saiakerak Euskadi saria jasoko duela jakin dugu gaur, eta berari Irati irratian egindako elkarrizketa ere entzun dugu. Izenburua: Urriaren 18ko saioa Iraupena: 2:40 […]

Zaraitzuera eta euskararen historia aztertzen Iñaki Caminorekin

Federico Garralda gogoratu eta omenduko dute larunbatean Otxagabian. Zaraitzun euskarak izan duen presentzia, euskal literatura Nafarroan eta Zaraitzuko etxe izenak jorratuko dira bertzeak bertze. Irati irratian Iñaki Camino hizkuntzalariarengana jo dugu, eta zaraitzuera euskararen historian kokatu digu, eta inguruko ibarretako hizkerarekin dituen antzekotasunak eta ezberdintasunak aletu ditugu irratian. Iñaki Camino Irati irratian