Gazteriaren behar eta proposamenak ezagutu eta lankidetza sustatzeko parte hartze prozesua jarriko da martxan Erroibarren

Auritzen egin bezala orain Erroibarrek ere martxan jarriko du gazteriarekin egin beharreko parte-hartze prozesua. Euren beharrak eta proposamenak ezagutu, elkartu eta etorkizunean elkarlana sustatu luke helburu prozesu honek. Prozesua bere Erroibarko udaletik irtendako ideia da eta Artelanek dinamizatuko du. Diagnostiko bat egin ostean planteamendua pentsatu eta lanari ekinen diote. Lehendabiziko ekinaldia ostegun honetan izanen da gazteei zuzendutako aurkezpena eginen baitute Lintzoaingo frontoian arratsaldeko 20:00tan. Honen inguruan gaur solasean eduki ditugu Erroibarko alkatea den Leire Remiro Esnoz eta Artelan taldeko Unai Irigarai Oses.

 

Leire eta Unai Irati Irratian:

 

Iruzkindu