Udaberri honetako eguraldiaren errepasoa eta aste santuko eguraldia David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Udaberri ekaitsua izaten ari gara eta honen adibide dira azken astean izan ditugun ekaitzak litroska majo batzuk utzi dizkigutelarik. Hauen zergatia azaldu digu David de Andresek baita Aste Santurako izanen dugun eguraldiaren berri eman ere        David de Andres Irati irratian

Pantailen erabilera murrizteko dekalogoa aurkeztu dute Agoitzen

Pantailak eta baliabide teknologikoak ezinbestekoak dira gaur egun gure bizitzan, baina honen erabilera okerrak egon badira eta horiek arazoak sortzen dituzte batez ere haur eta nerabeen artean, gehiegizko erabilera baitago arazo hauen atzean. Honi aurre egiteko Izaga mankomunitateko eskola eta institutuak, osasungintzak eta udalek bat egin dute pantailen erabilera murrizteko dekalogoa egiten. Hainbat arazo detektatuta […]

Irailetik Auritzeko Osasun eremuan pediatra zerbitzurik gabe daudela salatu dute zonaldeko hainbat herritarrek

Pediatra Orain lemadun pankartapean bildu ziren Auñamendiko zenbait herritar irailetik hona pairatzen ari den egoera salatzeko. Auritzeko Osasun Eremuan pediatra zerbitzurik gabe daude iraila ezkeroztik, honek zonaldeko 188 haur eta nerabeei eragiten dielarik, ez baitute aukerarik osasun arreta egokitu duin bat edukitzeko. Hau, areagotu egin da, partxe bezala erabili izandako Agoitzeko kontsulta ere bertan behera […]

Garraldako Eskolan ospatutako Auñamendiko Eskole 4. topaketetan izan gara

Erro, Aurizberri, Auritz, Luzaide eta Garraldako eskoletako ikasleak batu izan dira Auñamendiko 4. eskola topaketetan Garraldan. Herrian zehar zenbait tailer eta bizipen eduki dituzte. Mineralak, eskulturak, argazkilaritza, herri kirolak, sukaldaritza, abeltzaintza,… goiz dibertigarri bat oso. Irati irratia ere gonbidatu gaituzte beren-beregi jardunaldia jarraitzera eta gainera bi kazetariren beharrezko laguntza izan dugu, Eider eta Haritza. Gonzaloren […]

Aurizberriko Liburutegiko berriak eta Liburuaren eguna

Bi astetan behin jotzen dugu Mari Mar Agosekin egotera eta hala egin dugu gaurkoan. Laister apirilaren 23an, liburuaren eguna izanen da eta aurten ekimen gutxi izanen direla esan digu, data eskasetan tokatzen baita. Apirila amaieran Baziren Behin 9 liburutegiko ipuin berria landuko dutela esan digu ere. Mari Mar Agos Irati Irratian:

Larunbata honetan izanen dira Garraldako Futbito txapelketako finalak eta gaupasa

Urrian hasita eta larunbata honetara arte iraunen du aurtengo Garraldako Futbito txapelketa. Gizonezkoen txapelketan 16 talde hasi eta segituan 14 talde geratu ziren lehian. Emakumezkoen txapelketan aldiz iazko kopuru bera mantendu dute 7 talde izan baitira lehiatzen. Lehiak amaiera izanen du larunbata honetako finalean eta fase erregularrean lehendabiziko bi taldeak bi txapelketetan izanen dira finalean. […]

Orreaga-Irunberriko erromatar bidea, Baskoien kastroetara bisitak eta dolmenak Juan Mari Martinez Txoperenarekin

Ezin gelditu ibili ohi da bazterrak arakatzen Juan Mari Martinez Txoperena arkeologoak. Aste bi dira ikusi ahal izan genuela Isaac Morenorekin batera Orreaga eta Irunberri arteko galtzadaren nondik norakoak azaltzen. Horrekin aski ez eta Baskoien hainbat tokietara ateraldiak egiteko liburu bat ondu du Iñaki Vigorrekin batera. Nabarmentzekoa da azkenaldian Nafarroako Iparraldean 131 kastro identifikatzera heldu […]

Faranduleando antzerki taldeak “¿Te ha pasado?” antzezlana eskainiko du bi paseetan larunbatean

Ezkarozeko Ibarreko etxean izanen dira paseak, larunbata honetan arratsaldeko 18:00etan eta gaueko 22:00etan. Otsailean eskaini zituzten zenbait pase ere, bertan “¿Te ha pasado?” antzezlana plazaratuz eta jendearen harrera beroak ekinaldia errepikatzera eraman ditu. Faranduleando Zaraitzuko antzerki taldeko errautsetatik eta bertan izandako antzerki ikastaro batetik sortutako antzerki taldea da, zeinetan 10 lagun eta soinu teknikari bat […]

“La reconquista rural, ADA: nuestra história de éxito” eleberria aurkeztuko du Javier Pina Elizaldek larunbatean Burgin

2066an Almerian hasten den eta istorioak 16 urte irauten duen eleberria dugu hauxe. Idazlea despopulazioari aurre egiten dabiltzan herriak eta euren borrokak harilkatzen dihardu 7 ataletan zehar. Proiektua gauzatzerako orduan 100dik gora elkarrizketa egin izan ditu despopulazio egoeran dauden herrietako zenbait lagunekin, egoera jakin eta zer nolako irtenbidea eman ziezaiokeen arazoari hausnartzeko. Guzti horrek 30 […]

Asteko haize eta eurien errepasoa eta asteburuko eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Borraskatik borraskara gabiltza udaberri hasiera honetan eta hala izan da aste hau ere, hala komentatu digu David de Andres lagunak. Ondoren asteburuko iragarpenarekin jarri gara.     David de Andres Irati irratian