Nobedadeekin dator aurtengo Erroibarko eguna

Sanferminak amaitu eta hurrengo asteburua izan ohi dute erroibartarrek beren eguna ospatzeko garaia. Aurten uztailaren 20 eta 21ean egokitu zaie, larunbatean ekitaldiak Erro herrian eginik eta betikolez egun handia Sorabileko parajean ospatuz. Urtero jende asko batzen da ekimen honen bueltan, erroibartarrek topo egiteko eguna dute eta aurtengoa berdin berdin izanen dela susma dezakegu, jada 350 […]

Urteurren erraldoia ospatzen dabiltza Agoitzen

1974ko abuztuaren 11n hasi zen garatzen gaur egun ezagutzen dugun Agoizko Erraldoien konpartsa, zeina bi erraldoi eta 3 buru-handiekin hasi zuen bere bidea. Hortik urtez urte garatzen joan da 50 urte bete arte, eta luze dabiltza ospatzen. Otsailean hasi zuten lanketa ihauterietan eskolarekin batera erraldoiei protagonismoa eman baitzioten baita eskalan eginiko erraldoiak aurkeztu ere. Horren […]

Udan plazak dantzariz betetzea helburu ikastar trinkoa abiatuko du Pipirripi dantza taldeak

2 urte daramazki Pipirripi dantza taldeak euskal dantzei txoko bat eskaintzen Aezkoa eta Auñamendi inguruan. Haur eta helduen taldeak dituzte eta herriz-herri eta plazaz plaza dabiltza euren dantzak erakusten, bi ekitaldi desberdinekin, ohiko ikuskizunarekin eta ikuskizun parte-hartzailearekin. Uda giroa helduta jaietan erromeriak suertatzen dira eta bertan euskal dantzak praktikan jartzeko aukera izan ohi da eta […]

Baretousekoek eta erronkariarrek bakearekin zita dute larunbata honetan

Larunbata honetan 262. mugarrian Baretouseko eta Erronkariko agintariek hitzordua dute bi bailaren arteko bakean berresteko. 1375. urtetik dokumentatua dagoen ohitura honek Hiru Behien Zerga deritzaio eta urtero uztailaren 13an ospatzen da. Bertan “Pax Avant” formula erabiliz eta eskuak elkarri emanez berretsi eginen dute bi bailaren arteko bakea. Honen inguruan solasean izan gara Carlos Anaut Izabako […]

Flamasats enpresak ez du Agoitzen bere jarduna garatuko

Albiste txar bat eman zuten aditzera pasa den astean, Agoitzen 175-250 lanpostu sortu behar zituen Flamasats enpresak lantegiaren egokitzapenarekin eta garapenarekin ez jarraitzea erabaki baitzuen. Nafar Gobernuarekin eta Agoitzeko udalarekin izandako bilkura batean eman zuten erabakiaren berri eta Agoitz zein zonalderako kolpea izan da. Agoitzeko Gamesa itxi zuenetik eta 239 langile kalera bidali zituztenetik Agoitzeko […]

Agoizko Haur eskola kudeatzeko Aranea proiektua aurkeztu dute

2013an hartu zuten Garazi Labianok eta Joseba Corerak Agoitzeko Haur Eskolako gidaritza Taupadak haur eskola kooperatiba baten bitartez kudeatuz. Bertan lan asko eta ona egin izan dute alor pedagogikoan etengabeko garapena eduki dute eta urtez-urte aritu dira bertan parte-hartzen duten alor desberdinetako lagunekin konplizitatea lantzen. Horrek eman zuen bide eztabaida prozesu bat abiatzera zeinetan Haur […]

Irati Biosfera Erreserba moduan sailkatu du UNESCOk

UNESCOk Marokon eginiko bilkuran 11 gune berri izendatuak izan ziren Biosfera Erreserba modura, horien artean Aezkoa eta Zaraitzu ibarretako Iratiko oihana. Urte luzeen lanaren fruitua da izendapen hau, urteak eman baitituzte eskaerak eta lanak bideratzen duela bi urte arte, orduan aurkeztu baitzuten eskaria UNESCOn. Hala adierazi digu gaur izandako elkarrizketan Aezkoako Batzarre Nagusiko lehendakaria den […]

75 bat txirrindularik hartuko dute parte Kontrabandisten Ibilbidea BTT froga ez lehiakorran

Orbaitzeta Kirolak antolaturik uztailaren 27an 75 txirrindularik Kontrabandisten Ibilbidea BTT kirol froga ez-lehiakorrean hartuko dute parte. Bi distantzia barnebiltzen ditu froga honek , ertaina( 30km eta 768m-ko desnibela) eta luzea (47km eta 1709m-ko desnibela), zeinak Irati inguruak modu jasangarri eta osasuntsuan ezagutzeko aukera ezinhobea emanen duen. 100 partaideren langa kokatuta zuten baina arrakasta itzelak ikaratuta […]

Ostiraleko ekaitza eta aste osorako eguraldia David de Andresen (@Noainmeteo) eskutik

Ostiralean gogotsu jo zuen ekaitz frontea zenbait tokitan arazoak sortuz ere eta hori bera errepasatu dugu David de Andres lagunarekin. Ondoren aste osorako eguraldi iragarpena eman digu, batez ere Sanferminetara joateko gogoa dutenei interesgarria izanen zaielakoan.        David de Andres Irati irratian