Xantiren auzolotsak, 39.atala: Zezenketa-buru izatea
Gaurkoan Sanferminetako aferekin jarraitu dugu Xanti Begiristain lagunarekin. Zinegotzi garaian zezenketa-buru izatea egokitzean gertaturiko auzolotsa kontatu digu. Entzun!
Gaurkoan Sanferminetako aferekin jarraitu dugu Xanti Begiristain lagunarekin. Zinegotzi garaian zezenketa-buru izatea egokitzean gertaturiko auzolotsa kontatu digu. Entzun!
Astelehen honetan jendarme eta guardia zibilek itxi egin zuten Iturzaetako bidea, Larrain eta Zaraitzu batzen duen bidea. Historikoki erlazio estua izan da mugaren bi aldetako lagunen artean eta urtero berretsi egiten dute erlazio hori, Mugen egunaren baitan. Asteleheneko gertaerak ere presente izanen dituzte aurten eta baita salatu ere. Igandean eginen dute topo Abodin lehendabizi eta […]
2020an argia ikusitako Sans Nom Sarea dokumentalaren bitartez izanen da eta bertan izanen dugu besteak beste lan honen zuzendaria izandako Beñat Iturrioz. Mendibe eta Orbaitzeta arteko ihes-sarea nolakoa zen azaldu eta bertako protagonisten ahaideekin sortutako lana da eta hori bera ikusi ahalko da larunbata honetan(Abuztuak 26) arratsaldeko 18:00etan Orbaitzetako Kultur Olan. Hau aprobetxatuz Beñat Iturrioz […]
Gaurkoan oporretatik heldu berri harrapatu dugu David de Andres. Berak zaldu digunez orain bai esan dezakegula bero olatu baten aurrean gaudela hainbat egunetan jasango baititugu tenperatura altuak. Honen ondoren aste hasierarako iragarpena helarazi digu. Iragarpena: Asteartea(Abuztuak 22): Egun oskarbi eta beroa. Tenperaturak igo eginen dira eta haizea aldakor egotetik iparraldera eginen du nahiz eta indar […]
Aranzadi zientzia elkarteak Kebenko elkartearekin batera hitzaldia antolatu dute gaurko (Abuztuak 21) Irulegiko indusketa eta Irulegiko eskuaren inguruan. Irulegiko eskua izan da aspaldiko aurkikuntzarik nabariena batez ere euskararen presentziari dagokionean, antzeman baitaiteke bertan izkribatutako testuan euskara edo proto-euskara zerabiltzatela. Soladaldia aitzakitzat hartuta Kebenko Elkarteko Koldo Viñualesekin izan gara gaurkoan. Koldo Viñuales Irati Irratian:
Asteburu honetan amaituko da Enrique Pimoulierren lanak barnebiltzen dituen erakusketa eta arrakasta edukitzen du bere giza-begirada intentsoarekin. Bi astez izan da erakusketa Auritzen Garaitzeko Asi Elkarteak antolatuta eta ezin dugu aukera pasatzen utzi bere argazkien goxotasun eta krudeltasuna komentatzeko erakusketaren arduradunarekin, hots, Valles Pedroarenarekin. Berak gerturatu digu nolakoa zen Enrique Pimoulier eta zer zen mugiarazten […]
Ingurugiro hezkuntza teknikari berriaren lana nabaritzan dabil Nafarroa Ezagutuz sarea proiektuaren baitan. Otsagiko NIZen Kabul Nekoetxea da lan hori egiten duena eta hainbat ekimen antolatu ditu ingurugiroa eta bertako animali zein produktuak ezagutarazteko. Horietako bi izanen dira asteburu honetan Otsagiko bainu eremuan eta baita Zatoiakoan. Proiektu hau Nafar Gobernuak lagundua da eta Ezkaroze, Otsagi, Abaurregaina […]
Bihar agorrilaren 19an izanen da arratsaldeko 18:00etan Bidankozeko Aiza Bilguan(udaletxea) Bidankozarteko lagunek Prudencio Hualderen inguruko hitzaldia. Mariano Mendigacharekin batera Prudencio bertako euskararen gordailu izandakoa dugu eta haren bizipen eta testuak ekarriko dituzte gogora. Hori aprobetxatuta Bidankozarteko Gotzon Perez Artuch lagunarekin solastu gara gaurkoan. Gotzon Perez Artuch Irati Irratian:
Lau ikastaro antolatu dituzte Agotzenean Ekohezkuntza guneko lagunek, CENIFER, Nafar Lansare eta Biurdana institutuarekin batera. Batzuk publikoak diren arren badira arlo pribatutik bultzatutakoak betiere bio-eraikuntza ardatz dutelarik. Honetaz solastu gara proiektuko sustatzailea den Ander Magallon lagunarekin. Informaziorako edota izen ematea burutzeko bidali emaila info@agotzenea.com Ander Magallon Irati Irratian:
Larunbat honetan hasi eta abuztuaren 26 bitarte izanen dira ekimenak aste kulturalaren baitan. Halere, irailaren 2an honen inguruko antzezlan batetaz gozatzeko aukera izanen da. Hitzaldiak, kontzertua, antzezlana eta egun osoko jardunaldia antolatu ditu Nabarralde fundazioak Orreagako 824ko gertaerak gogora ekarriz. Honen inguruan Nabarralde fundazioko kidea den Angel Rekalde izan dugu gaur gurean. Jardunaldietan parte hartzeko […]