Bueltan da David de Andres bere iragarpenekin, aste bukaera nahasi xamarran

Etenaldi baten ostean bueltan da gurean David de Andres gure meteorologoa aste bukaera nahasi honen inguruko iragarpena emateko. Elurra ez da urrun ibiliko berak adierazi digunez, nahiz eta mendietan soilik izanen den. Iragarpena: Osteguna (Maiatzak 11): Giro goibel eta euritsua zeinetan tenperaturak ere jeitsiko diren ipar eta ipar-mendebaldeko haizeak lagunduta.Ostirala (Maiatzak 12): Giro goibel eta […]

Ardi latxen ahari genomikoen bigarren enkantea burutuko dute igandean Arruitzen

Mendialdeko Azoka Ibiltaria Arruitz(Larraun) herrian izanen da igande honetan eta honen baitan ASLANA elkarteak Ardi Latxaren Ahari genomikoen bigarren enkante nazionala burutuko da. Bertan 16 mutur-gorri, 6 mutur-beltz eta bi heldu izanen dira subastan. Honetaz solasten aritu gara Aslana elkarteko Maite Lasarterekin, berak azaldu dizkigu enkantearen eta baita bere lanaren nondik norakoak.     Maite […]

Iritzi-Miritzi, Pirinioetan ze bizi? Garagardo artisauez

Beti aritzen da fin gurean Ainhoa Elizalde Ojerrek, baina ez da bakarrik idazten ibiltzen. Beste 4 lagunekin batera Xorta Pirinioetako Garagardauaren ekoizpena daraman lan-taldea eratzen du eta honek bultzatu dio gaurko kolaborazioan artisau garagardoez solastera.     Ainhoa Elizalde Irati Irratian:  

Infernuko hauspoaren eguna ospatuko da larunbatean Garaioan

Soinuak edo infernuko hauspoak garrantzi handia izan du beti Garaioan, asko izan baitira herri honetakoak Soinua jotzen ikasi dutenak edota soinua bizitzako bidelagun izan dutenak. Horregatik, pandemiak atzeratu bazuen ere, aurten bertan ospatu eginen da Akordeoiaren Eguna eta lan horretan dabilen Iñigo Orradrerekin izan gara gaurkoan. Oraindik badira tokiak herri bazkarirako beraz izena eman nahiko […]

Familian sexualitatea nola landu dezaketen ikasteko tailerra astelehen honetan

Gaur ikusita astelehenean familian sexualitatea nola landu daitekeen ikasteko tailerra dagoela Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatuta, tailerra bera emanen duen Eva Rosinorekin egoteko parada hartu dugu. Berak azaldu digu gaur egun sexualitatea lantzeko dauden arazoak eta baita aukerak ere. Tailerra datorren astelehenean 16:30tan Garraldako Eskolan izanen da.   Eva Rosino Irati Irratian:

Sormenezko idazkera arte garaikidearen baitan kokatzeko tailerra Agoitzen

UH-Arte arte garaikideko zentroak Uholdeak programaren bitartez zenbait herritara bideratu nahi ditu arte garaikidea ezagutzeko erakusketak eta horietako bat da Materialak Amatu-Materiales Maternales, zeinetan honen baitan Karekin Kulturako Kati Leatxe Aristuri egokitu dioten sormenezko idazkera tailer bat egitea. Horretaz solastu gara gaurkoan Katirekin. Tailerra datozen ostegunetan (Maiatzak 4-11) arratsaldeko 17:00etan Agoitzeko Kultur Etxean izanen da. […]

Iaz abiatutako artelanari segida emateko lan-talde irekia abian aetzendako elkargunea helburu

Iaz ekin zioten Aezkoa 2030 prozesu parte-hartzailea burutzeari. Prozesuak harrera bikaina izan zuen eta bertatik ideiak jaso, landu eta egutegiaren baitan kokatzera eraman die Aezkoako Batzarreko kideei. Lan honetan prozesuan parte hartu zuten zenbait lagunen laguntza izan dute eta ireki nahi dute are gehio artelan erraldoi bat garatzeko, bertako lehen ideia garatzeko, jenerazio arteko disziplina […]

Zubiaren eguraldiaren errepasoa eta aste hasierako iragarpena David de Andresen eskutik

Maiatzaren lehenko zubia amaituta bertan suertatu den eguraldiaz solasean hasi dugu jarduna David de Andres lagunarekin batera. Behin hori eginda aste motz honen hasierako iragarpena ekarri digu Davidek. Iragarpena: Asteartea (Maiatzak 2): Egun argitsua goi hodeiren batekin eta oro har tenperatura goxoekin. Haizeari dagokionez ipar-haizea izanen da nagusi goizean zehar, ipar eta ipar mendebaldeko haizea […]

Idoia Zabaltzak Sorionekuak egitasmoa ekarri digu gaurkoan

Gaur Idoia Zabaltza izan dugu, euskararen inguruko kolaborazioarekin. Gaurkoan Nafarroan piztutako Sorionekuak dinamikaz solastu zaigu nondik sortu eta zein helburu dituen argituz. Ekainaren 10ean Iruñean burutuko den festa mobilizazioan parte hartzera deitu gaitu ere Informazio gehiago: Sorionekuak webgunea Idoia Zabaltza Irati irratian