Edukiz beterik dator urriko Mendixut

Iraileko geldialdia eta gero berriz itzuli da Mendixut gure etxe eta kioskoetara. Hilabetero dator eta aprobetxatzen dugu irratian lekutxo bat egiteko eta Rita Labianorekin ratu eder bat pasatzeko.Aldizkaria eskuratu nahi izanez gero, Auzperriko Erburun, Auritzeko Bordan, Aribeko Karrefourren izanen duzue aukera.   Rita Labiano Irati irratian

Udazken honetako formakuntza programazioa dakar Gupirinioa dinamizazio taldeak

Urtaro bakoitzean eskaintza formatiboa aurkezten du Gupirinioa dinamizazio taldeak. Udazken honetarako hiru formakuntza ikastaro eginen dituzte, estreinakoz Artzin izanen direlarik. Oraingo honetan Narratiba komunitarioa, Photoshop eta marka diseinua eta Funtsezko trebetasun pertsonalak izanen dira landuko diren kontuak. Honen inguruan solasteko beti prest dagoen Ainhoa Elizalde Gupirinioako kidea izan dugu gurean. Izena emateko: GUPIRINIOA-ZERBITZUAK Hona hemen […]

Pirinioetako mendialdeko historia landuko duen kongresua larunbatean Auritzen.

Pirinioa eta bere historia landuko dituen kongresua antolatu dute Nabarralde fundazioak eta Auritzeko udalak. Egitarau oparoa antolatu dute goizeko 9etatik hasi eta arratsaldeko 18ak bitarte iraunen duen kongresu honetan. Askotariko hizlari eta gaiak landuko dituzte kongresu honetan. Honen inguruan Nabarraldeko kide den Anjel Alcalde lagunarekin solastu gara gaurkoan. Informazioa eta izen ematea: NABARRALDE AURITZEKO KONGRESUA […]

Etxebizitzaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu GuPirinioko lantaldeak

Pirinioko mahaiko Etxebizitza eta Garraioa lantzen duen lantaldetik sortutako ekimena martxan jarriko du larunbatean Gupirinioa dinamizazio taldeak. Etxebizitza ardatz hartuko dute eta etxebizitza modu desberdinak ekarriko dituzte gurera. Jardunaldi hauek Erron, Aezkoako Hiriberrin, Erronkarin eta Ezkarozen izanen dira. Honetaz solasten gaurkoan Gupirinioako kidea den Naia Sanchez izan dugu gurean. Hona hemen egitaraua: Naia Sanchez Irati […]

Mugazgaindiko lan mugikortasuna bultzatzeko dator Translanekin proiektua

Gaurkoan Olatukoop elkarteko kidea den Beñat Irasuegik bere oporraldian tartetxo bat egin digu Translanekin proiektuaz mintzatzeko. Ekonomia sozial eta eraldatzailea ardatz duen elkarte honek, Pirinioetako mugako bi aldeetan lan mugikortasuna ahalbidetzeko tresna datorkigu jada martxan dagoen proiektu honekin. Udazkenean hasiko dira tokian tokiko entitateekin batzen eta erreminta berria aurkezten. Informazio gehiagorako hemen: TRANSLANEKIN PROIEKTUA   […]

Hemen dugu uztaileko Mendixut

Hilabetero egiten dugun hitzordua izan dugu gaurkoan, Rita Labiano Mendixut aldizkariko erredaktorearekin. Esku artera iritsi zaigu iada eta bere laguntzarekin hilabete honetako aldizkaria errepasatzen ibili gara. Irailean ez da aldizkaririk egonen merezitako oporrak hartuko baitituzte urrian itzultzeko.   Rita Labiano Irati irratian

Pirinioak zeharkatuko dituzte txistu soinuek

Uztaila hasieratik dabiltza txistuek sortutako soinuak Pirinioetako herriak zeharkatzen. Txistua jendeari hurbiltzea helburu, Euskal Herriko Txistulari elkarteak Gupirinioaren laguntzarekin Pirinioak Txistuka egitasmoa jarri zuten abian. Hainbat hitzordu barnebiltzen dituen programazioa dugu eta honen inguruan bertako sustatzaile den eta Erronkarin Txistu irakaslea den Arkaitz Ibarra izan dugu gurean.   Arkaitz Ibarra Irati irratian

Narratiba komunitarioaz Kati Leatxerekin

Udako formakuntza saioak aurkeztu zizkigu Oihane Ordoñezek Gupirinioa taldearen izenean. Halere, gaurkoan, Narratiba Komunitarioa deritzon ikastaroan zentratu gara Karekin Kulturako Kati Leatxerekin batera, bera izango baita ikastaroa emanen duena. Berak azaldu digu zertan izanen den ikastaroa eta baita parte hartzera animatu ere. Izena emateko hemen duzue aukera: Gupirinioa-Izen ematea   Kati Leatxe Irati irratian

Hemen da uztaileko Mendixut

Hilabetero aritzen gara Rita Labianorekin hilabeteko Mendixutaren errepasoa egiten. Pirinioko aldizkari honek hilabete honetan mamitsu dator eta hezkuntzan izandako arazoa izan du hizpide. Errepaso itzela eman digu Ritak hilabete honetan datorkigunaz eta datorren aleko zenbait kontu aurreratu dizkigu ere.     Rita Labiano Irati irratian

Badatoz hurrengo hiru-hilerako Gupirinioaren formakuntza saioak

Behin aurreko hiru-hilabeteko formakuntzak amaituta beste eskaintza bat dakarkigute Gupirinioa lantaldeko lagunak, Arte plastikoak eta Dantza Urbanoa eta Narratiba komunitarioa jorratzeko tailerrekin. Honen inguruan Gupirinioko dinamizazio taldeko kidea den Oihane Ordoñez izan dugu gurean solasean. Tailerretan izena emateko: Izen Emate orria Oihane Ordoñez Irati irratian