Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita eta Amaiurraldia

Astelehenero bezala Euskalerria irratia bisitatzen hasi dugu. Gaurkoan Haritz Pascualen baja dela eta Lohizune Amatria izan dugu gurean, bere etxea ere baden Irati irratian Iruñerriko kronika pasatzen. Bigarren geldialdia Xorroxin irratian egin dugu zeinetatik Julen Zelaieta aritu zaigun bertako azken berriak ekartzen. Bukatzeko, Nafarroa Berriz Altxa dinamikako kidea den Joseba Compains izan dugu, larunbatean aurkeztu […]

Egun On, Auñamendi! Almadiako Krosa eta Apaiz Kartzela dokumentala

Saio honetan Burgin hasi gara bertako Almadiako Krosa ezagutzen Iñaki San Juanen ahotsetik. Ondoren, biharko Apaiz Kartzela dokumentalaren emanaldia aitzakitzat hartuta bere zuzendaria den Ritxi Lizartzarekin izan gara honen inguruan solasean. Izenburua: Apirilaren 22ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Apaiz kartzelaren nondik norakoak azaltzen dituen dokumentalaren emanaldia Ezkarozen

Bihar (apirilaren 23an) 19tan izanen da dokumentalaren emanaldia Ezkarozeko Juntetxean. Bertan Xabier Amuriza eta Juan Mari Arregi izanen ditugu euren bizipenak partekatzen gaurkoan gurean izan dugun dokumentalaren zuzendaria den Ritxi Lizartza lagun dutela. Berak adierazi digu hauxe izanen dela bere 100. emanaldia eta aldarrikatu du horrelako istorioak kontatu behar direla. Irunberrin izanen dira ere 29an […]

Almadiaren eguna iragartzen duen elkartasun krosa

Apirilaren 30ean izanen da egun handia baina duela zortzi urtetik hona Almadiaren eguneko aurreko asteburuan Almadiaren Krosa ospatzen dute Burgin. Aurtengoa bi urteren buruan indarberrituta dator eta mantentzen du elkartasun kutsu hori, bertan lortutako etekinak SEI elkartera bideratuko baitituzte. Jadanik 120 lagun eman dute izena eta oraindik egunean bertan azaldu eta parte hartu daiteke bertako […]

Egun On, Auñamendi! Xantiren auzolotsak, Auzperriko liburutegia eta Nekane Txapartegi Naiz Irratian

Gaurkoa Xanti Begiristainen kolaborazioarekin hasi dugu. Auzolotsen 12. atala genuen Kea izenburupean eta berari suertatutako egoera bati egiten dio erreferentzia. Ondoren, Auzperriko liburutegira bueltatu gara Mari Mar Agosekin egotera, lanera bueltan baitugu eta azken berriak ekarri dizkigu. Bukatzeko, Naiz irratiko lagunek astebete eskas erbestetik itzulitako Nekane Txapartegiri eginiko elkarrizketa ekarri dugu zeinetan ihesa, tortura eta […]

Egun On, Auñamendi! Komunitate energetikoak, Artelan eta Goiargi Energia kooperatiba

Gaurko saioan Energia eta Komunitate Energetikoak izan ditugu hizpide. Horretarako Oihana Lorea Artelan taldeko soziologoarekin izandako elkarrizketa berreskuratu dugu, Komunitate Energetikoen inguruko nondik norakoak berreskuratzeko. Ondoren, Amaia Legaz izan dugu Goiargi energia kooperatibaren sorrera azaltzen. Izenburua: Apirilaren 20ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Energiaren kudeaketa egiteko Goiargi kooperatiba aurkeztu dute

Aurrekoan Garraldako Garraldargi kooperatiba ezagutu genuen eta holako proiektuak agertzen doaz gure herrietan. Oraingoan Abaurregainara jo dugu bertako Goiargi Energia kooperatiba ezagutzeko. Bertan 7 saiotan sortu duten komunitate energetikoari estalpe juridikoa emateko kooperatiba sortu dute. Honetaz Amaia Legaz bertako partaidearekin izan gara gaurkoan eta gaineratu digu izugarrizko ahalduntze ariketa izan dela, asko ikasi eta asko […]

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Latinoamerika Hala Bedin

Etenalditik bueltan izan gara gaurkoan. Astea astearte honetan hasi dugu eta honezkero Aralar irratia bisitatzen hasi dugu, zeinetatik Martin Juanena aritu zaigun bertako kronika pasatzen. Ondoren, Hala Bedi irratitik hartutako kolaborazio bat ekarri dugu Fakun Aznarezekin eginikoa latinoamerikaren azken berriak jakiteko. Izenburua: Apirilaren 19ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko