Egun On, Auñamendi! Irati Orreagako ikastaroak eta Karrape irratia

Atzokoan formakuntzaz aritu baginen gaur beste ikastaro batzuetaz solasten hasi gara, Irati Orreaga elkarteak antolatu dituen ikastaroen inguruan alegia. Honetaz Maite Maisterrarekin hitz egin dugu. Ondoren, Leitzara jo dugu, Karrape irratira bertatik Unai Zabaletak bertako kronika egin zezan.   Izenburua: Otsailaren 23ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta formakuntza saioak Agotzenean

Asteartero dugun zita errepikatu dugu gaurkoan Aralar irratia bisitatuz eta bertatik Martin Juanenaren kronika jasotzen. Ondoren, Agotzenea Eko-hezkuntza gunera joan gara Urtzi Arrieta lagunaren partetik bertako azken formakuntza saioen nondik norakoak jasotzeko.   Izenburua: Otsailaren 22ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita

Astea beti bezala hasi dugu, Euskalerria irratira bisita eginez. Bertatik, Haritz Pascual lagunak aritu zaigu bertako kronika pasatzen. Iruñea atzean utzita Lesakara hartu dugu bide eta Xorroxin irratian Julen Zelaietarekin egin dugu topo bertako kronika pasa zezan. Izenburua: Otsailaren 21eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Mendixut, Uxuer Barkos Naiz irratian eta Erronkariko konexioa

Ostirala izanik amaiera paregabea eman diogu asteari. Lehendabizi Mendixuteko Rita Labianorekin izan gara Otsaileko aldizkariari errepaso bat ematen. Ondoren, Naiz irratitik hartutako elkarrizketa bat ekarri dugu Nafarroako aktualitateaz solasten egon baitira Uxue Barkos parlamentariarekin. Bukatzeko, Juan Pito bentara jo dugu Julian Gabasekin egotera, Erronkariko kronika pasa zezan.   Izenburua: Otsailaren 18ko saioa Iraupena: 2 ordu […]

Egun On, Auñamendi! Bi Arnas, agroekologia Hala Bedin eta Pirinioetako Mikroipuin lehiaketa

Gaurko saioa torturaz solasean hasi gara Bi Arnas dokumentala dela medio. Honen inguruan Imanol Arzuaga Kimarekin ibili gara hitz egiten. Ondoren, Hala Bedi irratitik hartutako elkarrizketa bat ekarri dugu Aner Mimenzarekin alegia agroekologiaz mintzo dena. Bukatzeko, Idoia Zabaltza izan dugu Pirinioetako Mikroipuin lehiaketaren inguruan elekatzen.   Izenburua: Otsailaren 17ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu […]

Bi Arnas, torturaren ingurukoak biltzeko lan polifonikoa

Historikoki torturaren gaia jorratzeko tortura jasan duenarengan jarri izan da fokoa, batez ere, kontakizuna egiterako orduan. Halere, bada proiektu berri bat zeina torturaren gaiari zenbait ikuspegi eta bizipenetik heltzen dion eta hori Bi Arnas proiektua da. Proiektu honek Iratxe Sorzabal euskal presoaren eta bere ama den Mari Nieves Diazen arteko hartu emanean jartzen du fokoa, […]

Egun On, Auñamendi! Nafarroako Torturatuen Sarea eta Karrape irratia

Asteazken honetan Nafarroako Torturatuen Sareak eginiko agerraldia izan dugu hizketagai Jorge Txokarro Txibirekin. Ondoren, Karrape irratira egin dugu salto Unai Zabaletaren ahotik leitzaldeko kronika jasotzeko.   Izenburua: Otsailaren 16ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Elkartea sortu eta ekainaren 25erako mobilizaziora deitu du Nafarroako Torturatuen Sareak

Tortura kasuen datuen bilketa egiten dabiltza auzolanean. Banatutako 700 formularioetatik aparte 144 kasu berri atzeman dira jada eta gehiago espero dira. Euskal Memoriaren estimazioaren arabera 1000 kasuren bueltan egonen liratezke eta 80 udalerrietako lagunei eragingo ziezaiokeen estatuko indarrek eragindako abusuak. Larunbatean aurkeztu zuten jendaurrean elkartea eta hau guztiaz solastu gara Nafarroako Torturatuen Sareko kidea den […]

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Natur Interpretazio Zentroko neguko egitaraua

Gaur Aralar irratia bisitatzen hasi dugu eguna. Bertan Martin Juanena aritu zaigu Larraun-Lekunberriko kronika pasatzen. Ondoren, Otsagiko Natur Interpretazio Zentrora joan gara Patricia Alberdirekin solastera eta negu honetarako prestatu duten egitaraua ezagutzera..   Izenburua: Otsailaren 15eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko