Erabakitze eskubideari bidea emanen diete uztailaren 2an Pirinioak argiztatuz

Pirinioetako bidea deritzon ekimena jarriko dute martxan datorren uztailaren 2an. Ekimena Gure Eskuk, ANC, Omnium Cultural eta FEEC elkarteek abiatuko dute nazioen erabakitze eskubidearen aldeko aldarria agertzeko. Zita hau kontutan hartuta aurkezpena eginen dute bihar Garraldako Etxabarrengoan eta honetaz solasteko Gure Esku Dago ekimeneko Jexux Olaziregi izan dugu gurean.   Jexux Olaziregi Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Ukraina eta Errusia arteko gatazka Hala Bedin eta Karrape irratia

Asteazken hau Hala Bedi irratitik hartutako elkarrizketa batekin hasi dugu, EHUko irakaslea den Asier Blasekin eginikoa Ukraina eta Errusia arteko gatazkaren inguruan solasten duena. Ondoren, Leitzara jo dugu Unai Zabaletarekin egotera zeinek Karrape irratitik bertako kronika pasa digun.   Izenburua: Martxoaren 2ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Nekazari eta abeltzainen grebara deitu dute EHNE eta UAGN sindikatuek

Ostegun honetan deituak daude lehen sektorean dabiltzanak greba deialdian parte hartzeko. Sektorearen etorkizunaz arduratuta eta gobernu ezberdinen neurri ezek bultzatu dituzte ekinaldi hau burutzera. Honetaz solasten egon gara EHNE Nafarroako Fermin Gorraizekin.     Fermin Gorraiz Irati irratian

Mikel Zabalzari aitortza eman dio EAEko gobernuak

Otsailaren azken igandean, 36 urte eta gero administrazio batek aitortza eman dio Mikel Zabalzari torturapean hildako biktima bezala. Administrazio hori EAEko gobernua izan da Beatriz Artolazabalen eskutik eman zien senideei aitortza justifikatzen duen informea, Orbaitzetako Olan egindako ekitaldian. Ekitaldian Nafar Gobernuko ordezkariak izan dira eta baita egiaztatze baztordeko zenbait profesional ere Juana Balmaseda buru izan […]

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Nekazal greba Nafarroan

Gaurkoa asteartero lez, Lekunberri bisitatzen hasi dugu eta bertatik, Aralar irratitik aritu zaigu Martin Juanena kronika pasatzen. Ondoren, ostegunean deitua den Nekazal Greba izan dugu hizketagai EHNE sindikatuko kidea den Fermin Gorraizekin.   Izenburua: Martxoaren 1eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita eta Mikel Zabaltzaren aitortza ekitaldia

Aste hasiera guztietan bezala Euskalerria irratia bisitatzen hasi gara. Bertatik aritu zaigu Haritz Pascual berri-emailea. Ondoren, Lesakara jo dugu eta Xorroxin irratian Julen Zelaietarekin egin dugu topo bertako kronika pasa zezan. Bukatzeko, EAE-ko gobernuak Mikel Zabalza tortura biktimatzat aitortu izandako ekitaldia ekarri dugu gurera.   Izenburua: Otsailaren 28ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu […]

Egun On, Auñamendi! Korrika kulturala eta Donbass-eko egoera Hala Bedin

Gaurkoa Korrika Kulturalaren inguruan solasten hasi dugu AEK-ko kidea den Garazi Iribarrenekin. Ondoren, Erronkariko konexioa huts egin digunez Hala Bedi irratitik hartutako kolaborazioa ekarri dugu Ekai Centerreko Adrian Zelaiarekin zeina Donbass-en inguruan solasten aritu den.   Izenburua: Otsailaren 25eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Korrika kulturalaren baitan motorrak berotzeko ekimenak antolatu dira hilabete hauetan zehar

Korrika batzordeak buru-belarri dabiltza lanean. Ibar bakoitzean zenbait euskaltzale batu eta Korrikari begira beroketa ariketak bultzatzera animatu zaizkigu. Ekimen guzti hauetaz solastu gara Garazi Iribarren AEK-ko kidearekin. Jendea gogotsu dabilela nabaria dela aldarrikatu du gurean eta Korrika Kulturalean antolatutako ekimenetan edota Korrikan bertan parte hartzeko gonbidapena luzatu. Korrika Kulturala egitaraua Otsailak 26 Garralda 12:00 Plazan […]

Inteligentzia emozionala lantzeko tailerrak jarraipena izanen du

Urte amaieran izan zen aurreko lan saioa baina ikusita bertako beharrak eta taldearen osaketa lanketarekin jarraipena izatea erabaki zuten Auñamendiko Gizarte zerbitzuen Mankomunitateak lagundurik. Hurrengo zita martxoaren 1ean izanen da eta guzti honetaz aritu gara Alvaro Embid dinamizatzailearekin. Tailerra gizonezkoei zuzendua dago.   Alvaro Embid Irati irratian