Egun On, Auñamendi! Zonaldeko osasun zentroetako arazoa eta Aralar irratia

Gaurko saioa Auritzeko Osasun Etxeko arazoen inguruan hitz egiten hasi dugu. Pasa den astelehenean arazo hauek zirela eta Angelines Munarriz erizain buruak dimisioa aurkeztu zuen eta gaurkoan izan dugu arazo horietaz solasten. Ondoren,Aralar irratia bisitatzen jarraitu dugu, bertako esataria den Jokinen ahotik kronika jasotzeko. Izenburua: Uztailaren 27ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Etorkizuna lehen sektorean eta pandemiaren egoera Naiz irratian

Gaurkoa lehen sektoreaz solasten hasi gara EHNE sindikatuak sektore honen etorkizunaren inguruko hitzaldia antolatu baitu ostegunean Agoitzen. Honetaz, Nafarroako idazkaria den Felipe Etxetxikia izan dugu solasean. Bukatzeko, Naiz irratitik hartutako elkarrizketa ekarri dugu Ugo Mayor ikerlariarekin zeina pandemiaren egoeraz hainbat hausnarketa utzi dizkigun. Izenburua: Uztailaren 26ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa […]

Egun On, Auñamendi! Pirinioak Txistuka eta zaintza eta garbiketetako langileen eskubideak Hala Bedin

Gaur Pirinioak Txistuka ekimena ezagutzen hasi dugu saioa Arkaitz Ibarra lagunaren eskutik. Ondoren, Hala Bedi irratitik hartutako elkarrizketa izan dugu ESK Sarai Arceri eginikoa zaintza eta garbiketa alorretan dauden langileen eskubideen inguruan aritzen zena. Izenburua: Uztailaren 23ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Pirinioak zeharkatuko dituzte txistu soinuek

Uztaila hasieratik dabiltza txistuek sortutako soinuak Pirinioetako herriak zeharkatzen. Txistua jendeari hurbiltzea helburu, Euskal Herriko Txistulari elkarteak Gupirinioaren laguntzarekin Pirinioak Txistuka egitasmoa jarri zuten abian. Hainbat hitzordu barnebiltzen dituen programazioa dugu eta honen inguruan bertako sustatzaile den eta Erronkarin Txistu irakaslea den Arkaitz Ibarra izan dugu gurean.   Arkaitz Ibarra Irati irratian

Maria Moliner saria jaso berri Auzperriko liburutegian

Atzokoan jaso zuen Mari Mar Agosek 2020ko Maria Moliner saria. Telematikoki izanda ere berezia izan zen bere kideekin elkar topatu ahal izana. Gehitu digu ostirala 23a liburutegia itxita egonen dela eta aurki zenbait egunetan igogailua jartzen ibiliko direnez hainbat egunetan ezingo da liburutegira sartu. Marimar liburuzaina Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Maria Moliner saria, Kubako egoera Naiz irratian eta Agoitzeko Euskararen astea

Gaurko saioa Auzperriko liburutegia bisitatzen hasi dugu , bertan Mari Mar Agos laguna topatu eta jaso berri duen Maria Moliner sariaz solasten ibili gara Ondoren, Naiz irratitik hartutako Salvador Gonzalezeri Euskadi Kubako kideari eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera zeina Kubako egoeraren inguruan  dabilen. Bukatzeko, Idoia Zabaltza izan dugu Agoitzeko Euskararen asteaz solasean. Izenburua: Uztailaren 22ko […]

Egun On, Auñamendi! Petrus eta Karrape irratia

Gergetiaingo Petrus hargina izan zen XII. mendean eta honen inguruko dokumentala prestatzen dabiltza Haruru Filmak ekoiztetxeko lagunak. Honen inguruan Helena Bengoetxea zuzendariarekin solastu gara. Ondoren, Karrape irratira jo dugu Unai Zabaletaren eskutik Leitzaldeko kronika jasotzera. Izenburua: Uztailaren 21eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Pantailetara eramanen den harri bizia

Gaurko saioan Gergetiaingo Petrus harginaren lanak ezagutzen hasi gara. Honen figuraren bueltan eta hargintzaz solasten den dokumentala ekoizten dabiltza Haruru Filmak ekoiztetxeko lagunak. Petrusen obrak hainbat tokitan topa daitezke eta baita gure zonaldean ere, Garaioan esate baterako. Hau guztia landu egin dugu Helena Bengoetxea lagunarekin.   Helena Bengoetxea Irati irratian

Karlandiren zuloa Aditu Arkeologiarekin arakatzen

Orreagan kokatuta dago Karlandiren zuloa eta hiru urte daramatzate Aditu Arkeologia taldekoak bertan indusketak egiten. Aurkikuntza nahikotxo egin dituzte baita hauen analisia egiten lan asko egin ere. Honen inguruko lanetaz eta topatutako kontuetaz Emma Bonthorne osteo-arkeologarekin izan gara gaurkoan.   Emma Bonthorne Irati irratian