Sugeen balioa aldarrikatu nahi duen proiektua da Sugebizi

Hori ondoriozta genezake Ane Fernandez Aranzadi Zientzia elkarteko lagunarekin izandako elkarrizketaz. Ostiralean amaituko da proiektua, nazioarteko sugeen eguna baita, eta 160 lagunek hartu dute parte sugeen argazki eta kokapenak bidaltzen, hauen inguruko ezaguera zabalduz. Euskal Herrian diren 11espezietatik 10en argazkiak lortu dira ez da marka makala. Hemen duzue Sugebizi proiektua Twitterren   Ane Fernandez Irati […]

Egun On, Auñamendi! Sugebizi proiektua eta Karrape irratia

Ostiralean amaituko da Sugebizi proiektua, Aranzadi Zientzia elkarteko Herpeteologia sailak aurrera eraman duena. Honen inguruan Ane Fernandezekin izan gara solasean. Bukatzeko, Karrape irratira egin dugu bisita, Unai Zabaleta lagunaren ahotik Leitzaldeko kronika jasotzeko. Izenburua: Uztailaren 14ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Union Tutera proiektua abian da

Futbola eta kirola lanabes gizarte eredu euskaldunago, integratzaile, ez sexista, ez homofobo eta ez arrazista bat helburua lortzeko jaio den proiektua da. Erriberan hausnarketa sakon baten ostean sortutako eta garatutako ideia da Union Tutera eta honen inguruan solasean bertako partaide den Libe Jusue izan dugu gurean. Proiektua aurrera ateratzeko laguntza ekonomikoa behar dute eta horretarako […]

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Union Tutera eta Covid gakoak

Gaurkoa Aralar irratia bisitatzen hasi dugu, bertako esataria den Jokinen ahotik kronika jasotzera. Ondoren, Libe Jusue izan dugu Union Tutera proeiktua aurkezten. Bukatzeko, Elhuyar fundazioko covid gakoak berreskuratu ditugu, hazkunde esponentzialaren gaia jorratzen zuena alegia. Izenburua: Uztailaren 13ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Txistuarengana gerturatzeko Tx 8.0 ekimena

Ez da Txantrearen bertsio berritua, baizik txistuaren mundura gerturatzeko ekimen bat. Herriz herri jardungo dira Nafarroako Txistularien elkartetik sortutako ekimen honekin, gazteenei instrumentu hau gerturatzeko asmoz. Hurrengo geltokia Bizkarretan izanen dute larunbat honetan eta honen inguruan solastu gara Javier Irigoien antolatzailearekin. Larunbat goizean tailer bat egonen da 6 urtetik gorako haurrei eskainia, horretarako izena eman […]

Egun On, Auñamendi! Tx 8.0 ekimena eta AHTaren aurkako akanpada Hala Bedin

Gaurkoa Txistuaren inguruan solasten hasi dugu Javier Irigoienekin, larunbat honetan Tx 8.0 ekimena abiatuko baitute Bizkarretan. Ondoren, Hala Bedi irratiko lagunek Oihane Azkorbebeitiari eginiko elkarrizketa ekarri dugu, AHTaren kontrako akanpadaren ingurukoa. Izenburua: Uztailaren 12ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Urmuga jaialdia eta Erronkariko konexioa

Saioa Urmuga jaialdia ezagutzen hasi gara Miguel Zeberio lagunaren eskutik. Bukatzeko, Juan Pito Bentara joan gara Julian Gabasen ahotik Erronkaribarko kronika jasotzera. Izenburua: Uztailaren 9ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Mendia eta musika bat eginik Urmugan

Uztailaren 13an hasi eta 31a arte mendebaldetik ekialdera zeharkatuko du Euskal Herria Urmuga jaialdia. Mendia eta Musika bateratu nahi dituen jaialdi ibiltaria dugu eta gurean zenbait egunetan izanen dugu. Iaz egin bezala aurten Miguel Zeberiorekin egoteko parada hartu dugu aurtengo edizioa errepasatzeko asmoz. Informazioa eta sarrerak Urmuga webgunean     Miguel Zeberio Irati irratian

Udako tailerrak Auzperriko Liburutegian

Beti da plazerra Mari Mar Agos eta Auzperriko Liburutegia bisitatzea eta are gehiago uda partean beti antolatzen baitu guztion gozamenerako zerbait. Gaurkoan, giza eskubideen inguruko zenbait tailerren berri eman digu, entzun! Marimar liburuzaina Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Auzperriko liburutegiko tailerrak eta sexu abusuak elizan Naiz irratian

Gaurko saioa Auzperriko liburutegia bisitatzen hasi dugu , bertan Mari Mar Agos laguna topatu eta bertan izanen diren tailerren berri eman digularik. Ondoren, Naiz irratitik hartutako Mikel Eziolatxari eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera zeina eliza katolikoaren inguruan gertaturiko sexu abusuen inguruan dabilen. Izenburua: Uztailaren 8ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko