Egun On, Auñamendi! Beste normaltasun bat eta Artziko indusketa lanak

Ostegunetan kolaborazioak izaten ohi ditugu eta horietariko bat Xanti Begiristain Madotz laguna da. Gaurkoan berak euskaratutako Beste Normaltasun bat testua ekarri digu. Ondoren, Artzira jo dugu, bertako indusketa lanetatik Aranzadi zientzia elkarteko kidea den Oihane Mendizabal azken aurkikuntzen inguruan elekatu zaigularik. Izenburua: Abuztuaren 27ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Auzperriko liburutegia eta Altzoko Handia!

Saioa Auzperriko liburutegia bisitatzen hasi dugu. Bertatik aritu zaigu Mari Mar Agos liburuzainak. Berak kontatu dizkigu liburutegiko azken berriak. Ondoren, Naiz irratitik hartutako elkarrizketa bat hartu dugu, Altzoko Handiaren hezurduraren aurkikuntzaren harira, Aranzadi Zientzia elkarteko kidea den Lourdes Errastiri eginikoa. Izenburua: Abuztuaren 20ko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

“Bazirudien Nafarroako historia idatzita zegoela, baina arkeologiak aldatu egingo du uste hori”

Oihane Mendizabal Aranzadi zientzia elkarteko arkeologoaren adierazpenak dira, Irati irratian egin dituenak. Irailaren 28an Artzibarren egingo duten arkeologia tailerrari buruz hizketan hasi eta arkeologian apur bat sakondu eta Nafarroako eta Euskal Herriko historiari egiten ari diren ekarpenaz mintzatu da Oihane. Aranzadi elkarteko Oihane Mendizabal entzun nahi baduzu.