Egun On, Auñamendi! Xantiren kolaborazioa eta Gure Aldetara proiektua

Gaurko saioa Xanti Begiristain lagunaren kolaborazioarekin hasi dugu. Emakume Topaketen inguruan eta Orreagako oztopo arkitektonikoen inguruan solastu zaigu. Bukatzeko Joana Ziganda izan dugu zenbait emakume bertsolarik sortutako Gure Aldetara proiektua aurkezten. Izenburua: Ekainaren 17ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Karrape irratia eta Txabi Etxebarrietaren omenaldiaz eta memoriaz Hala Bedin

Gaurkoan Hala Bedi irratiko lagunek Egiari Zor-eko Tasio Arrizabalagari eginiko elkarrizketa ekarri dugu, Txabi Etxebarrietaren hilketaren urtemugan oroimen ekitaldia debekatua izan baitzen. Bukatzeko, Karrape irratira egin dugu bisita, Unai Zabaleta lagunaren ahotik Leitzaldeko kronika jasotzeko. Izenburua: Ekainaren 16ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Etnolan aldizkari digitala jaio da, etnografiaren inguruko aldizkaria

Hainbat ikertzaile profesional eta afizionatuen elkarlanetik sortutako etnografiaren inguruko aldizkari berria dugu gure pantailetan eskuragarri. Ikertzaile horien artean Bidankozarteko Gotzon Perez Artuch dugu eta berarekin batera joan gara Etnolan aldizkaria ezagutzera. Aldizkaria helbide honetan duzue eskuragarri: ETNOLAN ALDIZKARIA   Gotzon Perez Artuch Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia , Etnolan aldizkaria eta Covid Gakoak

Gaurko saioan Martin Juanenarekin izan gara Larraun -Lekunberri aldeko kronika jasotzen. Ondoren Etnolan aldizkari berria ezagutzera joan gara Gotzon Perez Artuch lagunaren bidez. Bukatzeko Elhuyar fundazioko Covid gakoak izan ditugu Ana Galarragaren eskutik asintomatikoen inguruan solasean. Izenburua: Ekainaren 15eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Baztango Udako Eskola Ekosoziala ezagutzen Gorka Laurnaga lagunaren bitartez

Natura eta gizartearen erlazioa arduratuta batzen hasi ziren lagun talde bat Baztan aldean. Horrek zenbait hitzaldi eta tailer ateratzea eragin zuen. Halako batean formakuntza saio beteago bat egitea bururatu zitzaien eta baita egin ere. Mundu mailako egoeraz jabetuta Euskal Herrian dauden hainbat egitasmo ezagututa zer nolako bidea har liteke eztabaidatu eta ekiteko asmoz. Formakuntza saio […]

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita eta Udako Eskola Ekosoziala

Aste honetan Euskalerria irratira jo dugu salto batean Haritz Pascualen eskutik bertako kronika jasotzeko. Ondoren, Xorroxin irratira  jo dugu Julen Zelaietak ikasturteko azken kronika pasa zezan. Bukatzeko, Baztanen eginen den Udako Eskola Ekosozialaren inguruan solastu gara Gorka Laurnaga lagunarekin. Izenburua: Ekainaren 14ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Elikadura subirautza, emakumeen parte-hartzea eta Erronkariko konexioa

Ostiral honetan biharko Pirinioko Emakumeen topaketak ardatz hartu eta bertan izanen diren bi hizlari/dinamizatzaile izan ditugu. Lehena, Gotzone Sestorain nekazaria zeina biharkoan elikadura burujabetzaz hitz egiten egonen den. Bigarrena aldiz, Mauge Cañada izan dugu solasean, parte-hartzeaz eta emakumearen garrantziaz. Bukatzeko Juan Pito Bentara joan gara Julian Gabasen ahotik Erronkaribarko kronika jasotzera. Izenburua: Ekainaren 11ko saioa […]

Parte-hartzea eta elikadura subirautza landuko dituzte Pirinioko Emakumeen topaketetan.

Pirimakume sareak antolatu ditu larunbat honetarako Pirinioko Emakume topaketak. Hauen baitan Elikadura subirautza eta parte-hartzea izanen dituzte hizpide. Bi gai hauek landuko dituzten emakumeak izan ditugu gaur gurean, Gotzone Sestorain nekazaria eta Mauge Cañada dinamizatzailea. Amesten dugun Pirinioa irudikatzen jarraituko dute!   Gotzone Sestorain Irati irratian Mauge Cañada Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Geopolitika eta ekonomia Hala Bedin eta euskarazko udako eskaintza

Gaurko saioa Hala Bedi irratia eta Ekai Centerreko elkarlanetik sortzen den Adrian Zelaiaren kolaborazioarekin hasi dugu. Bukatzeko Idoia Zabaltza izan dugu kasu honetan bertan izanen den udarako euskarazko eskaintzaren inguruan solastu zaigularik. Izenburua: Ekainaren 10eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Badatoz Pirimakumek antolatutako Pirinioko emakumeen topaketak

Iazkoan ezin ziren aurrera eraman baina aurten bai. Berriz ere elkartuko dira Nafar Pirinioetako bailara desberdinetatik etorritako emakumeak Auritzen. Egun osoko egitaraua prestatu dute eta etorkizuneko Pirinioa irudikatzen eta elikatzen jarraitzeko hautua berretsi eginen dute. Honen inguruan solasteko Pirimakume emakumeen sareko Cristina Saura lagunarekin izan gara gaurkoan. Cristina Saura Irati irratian