Genero indarkeria antzemateko ikastaroa abian jarri dute Auñamendi mankomunitatetik

Datorren azaroaren 23an eta abenduaren 4an ekinen diote ikastaro berri bati. Genero indarkeriaz eta hau bera nola antzeman dezakegun ezagutzeko tresnak emanen dizkigunak. Ikastaroa Auñamendi Mankomunitateak jarri du abian eta bertako kidea den Leire Remirorekin izan gara guzti honetaz solasten. Leire Remiro Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Manex eta Oilarra, Genero indarkeria detektatzeko ikastaroa eta Gaztealdia

 Saio hasieran, Xanti Begiristainek bere ohiko kolaborazioan Manexen istorioekin jarraitu du, Manex eta Oilarra izenburua duen istoriarekin alegia. Ondoren, Erroibarrera jo dugu Haize Morea eta Laurentxi elkarteko kidea den Leire Remirorekin egotera, Mankomunitatetik genero indarkeria detektatzeko abian jarriko duten ikastaroaz solasteko. Bukatzeko, Naiz irratiak Xabat Ilarregiri eta Maialen Arteagari eginiko elkarrizketa ekarri dugu Gaztealdiaren inguruan. […]

Lehen sektorearen etorkizunaz hausnarketa ariketa telematikoa

Arloka dabil lanean Pirinioko Mahaia. Lehen sektoreaz arduratzen dena ikusi du generazio arteko erreleboekin arazoak izanen direla etorkizunean eta horren inguruan GuPirinioa, Intiasa eta Cederna-Garalurrekin batera horren inguruan hausnartzeko jardunaldia antolatu dituzte. Jardunaldien inguruan solasteko Joseba Martinezekin izan gara, berak azaldu digu nolako jardunaldiak izanen diren. Joseba Martinez Irati irratian

Bakardadeari eta osasun krisiari aurre egiteko etxeak konektatzea helburu

Ikusia garai berriek eragiten ari ziren bakardade sentsazioekin apurtzeko Auñamendi mankomunitateak eta Aeiozu elkarteak martxan jarri ziren. Horretatik sortzen da “Hogares conectados” egitasmoa. Proiektu honen inguruan solastu gara Edurne Almiriantearena AEIOZU elkarteko kidearekin. Teknologia berriak aprobetxatuz jenerazio ezberdinen arteko ekinbidea martxan jarri dute. Aeiozuko Edurne Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Karrape irratia, Etxe konektatuak eta Sahara

Gaurko saio hasieran, Karrape irratira jo dugu Unai Zabaletaren ahotsetik bertako kronika jasotzeko. Gaurkoan Etxe konektatuak proiektua daraman AEIOZU elkarteko Edurne Almiriantearena izan dugu gurean. Bukatzeko Sahararen egoeraz Hala Bediko lagunek Leire San Salvador Euskadi Saharako kideari eginiko elkarrizketa ekarri dugu. Izenburua: Azaroaren 18ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Ikaskoli, Xiberoko produktuak ezagutu eta bertako ikastolak laguntzeko egitasmoa bueltan da

Zenbait urte daramatzan arren iaz ezagutu genuen Xiberoko ikastolek abian jarritako ikaskoli egitasmoa. Iaz 1600 saski inguru saldu zituzten eta horrek Xiberoko bi ikastolei sekulako hauspoa eman zien. Egitasmoaren inguruan Ikaskoli egitasmoaren baitan dagoen Iratxe Anduezarekin solastu gara gaurkoan. Saskiak eskatzeko: Ikaskoliren webgunea Saskiak jasotzeko puntuak:Aezkoa (Aribe. Irati irratia)Erroibar ( Urrobi kanpina)Erronkari ( Santxona etxea)Auritz […]

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia, Ikaskoli egitasmoa eta Covid talde inmunitatea

Gaurko saioa Aralar irratia bisitatzen hasi gara. Bertatik Martin Juanenak helarazitako kronika jaso dugu. Ondoren, Xiberoko ikastoletara laguntza bideratzeko eta Xiberoko produktuak ezagutzera emateko abian jarritako Ikaskoli egitasmoa ezagutu dugu Iratxe Anduezaren ahotsetik. Bukatzeko, Elhuyar fundaziotik Covid 19aren gakoekin jarraituz talde inmunitatearen inguruan aritu zaizkigu. Izenburua: Azaroaren 17ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa […]

Azaroaren 28 eta 29an oroitu eta egia,justizia eta erreparazioa aldarrikatuko dute Mikel Zabalza Gogoan plataformako kideek

Datorren azaroaren 26an 35 urte beteko dira Goardia Zibilak Mikel Zabalza gazte orbaitzetarra atxilotu eta euren eskuetan hil zela. Aurten urte borobila, 28an ekitaldi itxi bat eta 29an omenaldi herritarra eginen dute kasua gogoraru eta egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatzeko. 28an Auritzen izanen da hitzordua, goizeko 12etan zeinetan soilik gonbidapenen bitartez sartu ahalko den. Horretan […]

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietako kronikak eta Mikel Zabalzaren omenaldia

Gaur, lehendabizi, Euskalerria irratira jo dugu Haritz Pascualek bertatik kronika pasa zezan . Gaur gainera bere urtebetetzea zela eta zoriondu dugu. Ondoren, Xorroxin irratira jo dugu eta bertatik Julen Zelaietak pasa digu Baztan-Bortzirietako kronika. Bukatzeko Mikel Zabalza Gogoan herri plaraformak antolatutako ekitaldiak eman ditugu aditzera. Izenburua: Azaroaren 16ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa […]