Egun On, Auñamendi! Lakabeko Afrodantza topaketak eta Urrotz-Hiriko iraunkortasun feria

Saio hau dantza afrikarretan murgilduta hasi dugu, Baobab dantza eskolako Ainhoa Carrerak lagunduta. Dantza eskola honek Lakaben antolatu baititu asteburu honetan topaketak. Ondoren, Irati mankomunitateak antolatutako Iraunkortasun feria ezagutzera joan gara Mabel Cañada bertako lehendakariaren eskutik. Izenburua: Irailaren 17ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Iraunkortasuna hizpide hartuta feria antolatuko du Irati mankomunitateak Urrotz Hirian

Larunbata eta igande honetan izanen da feria. Gaur egungo egoera irauli nahiko luketen proiektu txikiak izanen dute tokia bertan. Formakuntzarako saioa izatea nahi dute ere antolatzaileek. Feriaren inguruan solasteko Irati Mankomunitateko lehendakaria den Mabel Cañadarekin izan gara gaurkoan. Mabel Cañada Irati irratian

Afrodantzak, asteburu honetan Lakaben Baobab dantza eskolaren eskutik

Gorputz dantzagarriarekin hasi dugu gaurkoa, jakin izan baitugu asteburu honetan Lakaben Afrodantzen topaketak izanen direla. Publiko guztientzat antolatu dituzte Baobab dantza eskolako lagunak eta zinez asteburu berezia izanen dela ziurtatu digute. Hau guztia errepasatu dugu Ainhoa Carreraren eskutik. Ainhoa Carrera Irati irratian

Kattalingune, aniztasunaren inguruko artatze eta arreta zerbitzua

Ostiral honetan aurkeztuko dute Kattalingune Izaban. Ez hori bakarrik sexu eta genero aniztasunaren inguruko bi laburmetrai eskainiko dituzte eta baita ostean solasaldia ere. Zerbitzuaz eta aurkezpenaz solasteko Itxaso Torregrosa bertako langilea izan dugu gurean. Itxaso Torregrosa Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Kattalingune zerbitzua eta Karrape irratia

Gaur Kattalingune zerbitzua ezagutzen hasi dugu saioa, bertako langilea den Itxaso Torregrosaren laguntzaz. Ondoren, Leitzara egin dugu salto Karrape irratira jotzeko eta bertatik aritu zaigu Unai Zabaleta lankideak. Izenburua: Irailaren 16ko saioa Iraupena: 2:25 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Asteburuaren errepaso musikatua eta Libanoko egoera

Gaurkoa asteburuari errepaso musikatua egiten hasi dugu. Errepaso honetan Aezkoako Eguna, Sareren mendi erronka eta Maixol Iparragirreren egoera eta Mikel Zabalzaren inguruko berriak bildu ditugu. Ondoren, Hala Bediko lagunek Askapenako kidea den Aitor Bikandi Eskutzari eginiko elkarrizketa ekarri dugu, Libanoko egoeraz jabetzeko. Hemen Aezkoa Kultur elkarteak Aezkoako egunaren harira ateratako bideo ederra: Izenburua: Irailaren 14ko […]

Aginagako kobazulora bisita antolatu du Sakon Espeleologia taldeak

Igandean 10etan dute hitzordua, Abaurrepeako sarreran. Handik berreskuratutako ibilbidea hartu eta Aginagako kobazulora joanen dira. Ibilbideaz eta ateraldiaz solasteko Sakon Espeleologia taldeko Oscar Sicilia izan dugu gurean. Berak aipatu digu ibilbide oso berezia eta ederra dela eta parte hartzera animatu gaitu. Oscar Sicilia Irati irratian

Egun on, Auñamendi! Olerkiak, Abaurrepeako ateraldia eta Sareren Mendien erronka

Gaurko saioa Xanti Begiristain Madotzen kolaborazioarekin hasi gara. Gaur, Miquel Martí i Ripoll-en Marta Maitea liburutik ateratako hainbat olerki ekarri dizkigu. Ondoren, Sakon Espeleologia taldeko Oscar Siciliarekin izan gara igandean antolatu duten ateraldiaz solasten. Bukatzeko, igandean Auñamendiko mendien erronkaren aurkezpena dagoenez, Sareko kidean den ,Inaxio Oiartzabalen elkarrizketa berreskuratu dugu. Izenburua: Irailaren 10eko saioa Iraupena: 2:35 […]

Bertso eskoletan izen emate kanpaina eta Iruñeko Bertso-paper lehiaketa

Heldu da Iraila eta matrikulazioak hemen datoz. Gaurkoan bertso eskoletan izena emateko kanpainaz arituko gara Nafarroako Bertsozale elkarteko Ander Perez lagunarekin. Hala ere ez da nobedade bakarra, Iruñean Bertso-paper lehiaketa antolatu dute eta horretaz solasteko aukera aprobetxatu dugu. Izena emateko aukera eta lehiaketaren inguruko informazioa https://www.bertsozale.eus/eu/nafarroa Ander Perez Irati irratian