Egun On, Auñamendi! Bidankozeko gertakariak eta Hiriburuko inmertsio eredua

Gaurko saioa Bidankoze bisitatzen hasi dugu. Bertan kirol turismoa sustatzeko hainbat panel erasotuak izan baitziren astearte gauean. Honetaz eta herritarren erantzun txalogarriaz solasteko Gotzon Perez Artuchekin izan gara. Ondoren, Hiriburuko inmertsio ereduaren inguran Naiz irratiak Peio Jorajuriari eginiko elkarrizketa ekarri dugu. Izenburua: Abuztuaren 21eko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Auzperriko liburutegia oporretara

Hala adierazi digu Mari Mar Agosek gaurkoan. Gaurtik hasita eta 28ra bitarte oporrak izanen dituela. Oporrak izatea ez du esna nahi lan egin gabe egongo denik, Maria Moliner sarirako prestatzen dabilen proiektua amaitzeko erabiliko baitu denbora. Irrikaz gaude proiektua ezagutzeko. Gehitu du epe honetan liburuak itzultzekoak zirenek mailegua luzatzen zaiela inolako zigorrik jaso gabe. Marimar […]

Egun On, Auñamendi! Auzperriko liburutegia eta Altzoko Handia!

Saioa Auzperriko liburutegia bisitatzen hasi dugu. Bertatik aritu zaigu Mari Mar Agos liburuzainak. Berak kontatu dizkigu liburutegiko azken berriak. Ondoren, Naiz irratitik hartutako elkarrizketa bat hartu dugu, Altzoko Handiaren hezurduraren aurkikuntzaren harira, Aranzadi Zientzia elkarteko kidea den Lourdes Errastiri eginikoa. Izenburua: Abuztuaren 20ko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

150 kantez osatutako kantutegia plazaratu du Kebenko elkarteak

Kebenko Uskara elkarteak lan itzela egin du azkenaldian kantutegi propio bat editatzeko. Erronkarirako pentsatuta zuten hori aldiz pirinio osorako proiektu izatera zabaldu dute eta horren koordinatzailea den Koldo Viñualesekin izan gara kantutegiaz solasten. Abestien artean ibarra bakoitzetik 6na kanta sartu dituzte kantutegian. Laister izanen da eskuragarri zenbait tokitan. Koldo Viñuales Irati irratian

Izarrei begira jarriko gaituzte Muskildan ostiral honetan

Gaua heldu orduko izanen da. 20 pertsona gehienez parte hartu dezakete ekintza honetan eta honen inguruan Arantza Arregirekin solastu gara. Berak azaldu digu zer da “Soy Planetario” erakundea eta nolatan antolatzen dituzten izar behaketak. Zeru izartsuari errepaso azkar bat emateko aukera ez dugu galdu. Ekintzan parte-hartzeko erreserbatu behar da lekua 609981345/ 666524001 (Arantza/Sonia) telefonoetara deituta. […]

Otsagiko Natur Interpretazio zentroak udako programazioa aurkeztu digu

Otsagabiara joateko beharrean ikusi gara beste behin ere, heldu baitzitzaigun Natur Interpretazio Zentroak aurrera eramandako aktibitateak. Aktibita hauen inguruan solasteko Patricia Alberdirekin izan gara, beraren laguntzaz egutegiari errepaso bat eman diogu. Patricia Alberdi Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Izar behaketa eta kantutegi berria

Gaurkoa izarrei begira jarri gara Arantza Arregiren laguntzaz, bera eta Sonia Ortizek(Soy Planetario enpresako kideak) ostirala honetarako izar behaketa bat antolatu baitute Muskildako baselizan. Ondoren, Kebenko Uskara elkarteko Koldo Viñuales izan dugu, beraiek prestatutako kantutegi baten inguruan solasteko. Izenburua: Abuztuaren 19ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Otsagiko Natur Interpretazio zentroa

Gaurko saioa Aralar irratia bisitatzen hasi dugu. Bertan ordea ez dugu Martin topatu baizik eta Ibon eta Sugoik eratutako bikoa. Eurek pasa digute Larraun-Lekunberriko kronika. Ondoren Otsagiko Natur interpretazio Zentroko Patricia Alberdi izan dugu bertako ekintzak azaltzen. Izenburua: Abuztuaren 18ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Saharako errefuxiatuen egoera eta Pirinio Kantuzen bigarren zerrenda

Oporretatik bueltan gara! Galbana gainetik kendu eta jarri gara martxan! Gaurkoa Naiz irratiak egindako elkarrizketa batekin hasi dugu, Fatimetu Zenan saharar aktibistari. Bukatzeko goiza alaitu dugu Pirinio Kantuzek helarazi zigun bigarren zerrenda berreskuratuz. Izenburua: Abuztuaren 17ko saioa Iraupena: 2:50 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko