Euskara oporretan goxo-goxo

Osasun krisiak sekulako eragina izan du euskararen erabileran. Haur eta nerabe asko geratu baitira . Hori da jaso izan duguna azkenaldian eta horri buelta emateko Aezkoako Euskara teknikariak, Idoia Zabaltzak, Egoera berezi eta berri honetara egokitutako ekimen batekin datorkigu, Oporretako Kutxa, euskara goxo-goxo deritzon dinamikarekin.6-10 urte bitarteko haurrei zuzendua da eta euskara erabili eta indartzeko […]

Egun On, Auñamendi! Auzperriko liburutegia, udan euskaraz eta Ipar EHko hauteskundeak

Gaurkoa Auzperriko liburutegia bisitatzen hasi dugu eta bertatik Mari Mar Agosek ekarri dizkigu azken nobedadeak. Ondoren, Idoia Zabaltzarekin izan ohi genuen kolaborazioa berreskuratu eta udan euskara zerbitzuak aurrera eraman behar duen dinamika azaldu digu. Bukatzeko, Naiz irratian EH BAiko Iker Elizalderi Ipar EHko hauteskundeen inguruan eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera. Izenburua: Uztailaren 2ko saioa Iraupena: […]

Gu Pirinioaren aurkezpena

Hiru urte pasa dira Pirinioarendako 5 minutu eskatzen ibili ginela. Ezkeroztik lan handia egin da eta egiteke dago. Horren bidean Nafar Gobernuak, Pirinioko Mahaiak eta bertako kolektiboek Gu Pirinioa ekimena jarri dute abian. Gaurkoan, honen aurkezpena ekarri dizuegu oraindik lan asko geratzen zaigula ikusirik. Aurkezpena Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Agroekologia, Karrape irratia eta Gu Pirinioa

Gaur saioa Hala Bedi irratian duten kolaborazio batekin hasi dugu. EHNE Bizkaiako Aner Mimenza agroekologiaren inguruan aritu zaigularik. Ondoren, Karrape irratira jo dugu Unai Zabaletarengandik bertako kronika jasotzera. Bukatzeko, atzoko Gu Pirinioa egistamoaren aurkezpena ekarri dugu. Izenburua: Uztailaren 1eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Txorrota landetxeko zerrenda

Gaurko saioa abisu bat pasatzen hasi dugu. Ondoren Lekunberri aldera jo eta Martin Juanenarekin elkartu gara bere kronika pasa zezan. Bukatzeko, Txorrota landetxetik helarazitako musika zerrenda jarri dugu. Izenburua: Ekainaren 30eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Makro-ukuiluen aferaz EHNEko Fermin Gorraizekin solasean

Nafarroako Auzitegi Gorenak Kaparrotzun ezarri nahi zen 7500 behi makro-ukuiluaren inguruko sententzia atera berri du. Egoera berri honek zer nolako eragina izanen duen abeltzaintza eredu desberdinengan ezagutu nahi izan dugu eta horretarako Fermin Gorraiz EHNE sindikatuko laguna izan dugu gurean. Fermin Gorraiz Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Julian Gabas, makro-ukuiluen afera

Gaurko saioa lagun zahar bat bisitatzen hasi dugu, Erronkariko Juan Pito bentara joan baikara Julian Gabasekin egotera. Ondoren, EHNE sindikatuko Fermin Gorraizekin izan gara makro-ukuiluen inguruko sententziaz elekatzen. Izenburua: Ekainaren 26ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko