Hamarrekoek Euskal Herria zeharkatuko dute

Zergatik diogu hori? Berriz ere gure artean Euskal Herriko Mus Txapeleta dugulako. Zonaldean asteburu honetan hasiko da, Eskola Tabernan, Atxikin eta Aribeko gasolindegian. Horretaz hitz egiteko, Mitxel Irigarai eduki dugu eta berak azaldu digu nola garatuko den aurtengo txapelketa. Eskola taberna: Izen ematea 17:00ak arte, Atxiki eta Gasolindegian 19:00ak arte Mitxel Irati irratian, entzun!

Antartika Kultur Container

Gure hurrengo gonbidatuak, Dinamika baten berri bidali zigun, Pirinioarendako onuragarria zelakoan, Antartika Kultur Container dinamika dugu bidalitakoa. Horretaz solasteko, Kati Leatxe eduki dugu eta berak azaldu digu zertan datzan dinamika berri hau baita auzolab bat zer den azaldu ere. Laguntzen izanen dira ere Conexiones Improbables-eko lagunak. Informazio gehiagorakO: Antartika egitasmoaren webgunea Kati Irati irratian, entzun!

Bertso eta natura artean

Larunbata 19:00tan Agoitzeko kultur etxean poesiarekin zita bat dugu. Bertan “El Azar de los Nombres” liburua aurkeztuko da eta aldi berean “Naturaleza Versal” ekimeneko hainbat parte-hartzaile arituko dira euren poemak irakurtzen. Guzti honetaz, Socorro Latasarekin hitz egin dugu, bera baita “El azar de los nombres” liburuaren egilea. Gure gozamenerako ere hainbat poema utzi dizkigu. CORAL […]

Berandu baino lehen Esako handitze lanak gelditu behar dira

Urte berriarekin Antonio Aretxabala geologoak partekatutako bideo batekin izan genuen ESAko magalaren berri. Egoeraz elekatzeko telefonoa hartu eta ESA + Ez Plataformako kidea den, Iker Aramendiarekin jarri gara kontaktuan. Berarekin batera errepasatu dugu Esako lanen inguruko azken ordua, informeak gora eta informeak behera, jendea kezkatuta dagoela onartu digu. Iker Irati irratian, entzun!

Zuntz optikoa eta Manex, behiak eta udaberria

Bi astetan behin izaten dugu bere berri eta gaurkoan ez da Xanti Begiristain Madotz bere zitara faltatu. Gaurkoan Manex mutiko bihurriaren 45. kontakizuna ekarri digu. Halere aurretik Aurizeko zuntz optikoaren inguruko kexa aurkeztu du Xantik, arrazoi guztiarekin. Ondoren, Manexen istorioaren haria hartu eta udaberrira eraman gaitu maisuki gainera. Xanti Begiristain Irati irratian.

Izan zaitez ardi-latxa baten amabitxia!

Hori da Verkamin topa dezakegun proiektuaren izena eta zein hobeagoa proiektuaren sortzailearekin aritzea baino? Ba hori egin dugu! Gurean Marina Collado izan dugu, bere istorioa ezagutzeko lehendabizi eta proiektua ezagutzeko ondoren. Berak aipatu bezala, bere proiektua baino hobe genukeela elikadura subirautza bidean pausuak ematea eta horixe bera litzatekeela berarentzat pozgarriena. Inork ekarpenak egin nahi izanez […]

Atera bidera, ORAIN PRESOAK!

Larunbatean beste behin presoen eskubideen aldeko zita berriak ditugu, Sarek deituta. Horretaz solasteko Sare dinamikako kidea den Inaxio Oiartzabal izan dugu gurean. Aktibazioa medio, euskal gizarteak irtenbidera eraman behar izanen ditu bai Paris eta baita Madrileko gobernuak ere. Bi zitak hauexek dira: Baiona-15:00 Laugan Bilbon-17:00 La Casillan Inaxio Oiartzabal Irati irratian