Errotzea bilatzen duen prozesua abian da Erroibarren

Etorkizunari begira jarri dira Erroibarko udalean, ibarraren garapenaz hausnarketa sakon bat egiteko bidean sortu da Errotuz prozesu parte-hartzailea. Biztanleriaren laguntzarekin eta biztanleria errotu nahiean gidalerro estrategikoak beraiekin adostu nahi dituzte eta hortara bideratu dute prozesu hau. Errotuz ibarraren izenarekin eta errotzearekin hitz joko bat baino gehiago da, zer nolako ibarra irudikatu nahi den hausnartu eta […]

Monstruos SA emanaldi bikoitzarekin hartuko du Agoitzeko agertokiak Metamorfosis proiektua

ANERK elkarteko kideak diren Saioa eta Nerea Arizkuren izan ditugu Agoitzen aurrera eraman duten Metamorfosis proiektua aurkezten. Bertako txiki eta nerabeekin euren adierazpena garatzeko lanketa bat egiten aritu dira hori baita elkarte honen egitasmoetako bat. Hortikan sortu zen emanaldi bat egitearen ideia, Ainara Blasco antzerki irakaslearekin jarri ziren harremanetan Monstruos SA filmaren inguruko gidoia egin […]

Asteko eguraldiaren errepasoa eta asteburuko iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Aste hasiera gorabeheratsua izan dugu eguraldi aldetikan David de Andres lagunarekin errepasatu dugun moduan. Ondoren asteburuko eguraldiaren iragarpenarekin sartu gara zeinetan egonkortze aldera eginen duen.        David de Andres Irati irratian

Aezkoan udako tailerretan parte-hartzeko izen ematea ireki dute

Udan aisialdia euskaraz disfrutatzeko tailerretan parte hartzeko izen emate epea ireki dutela ekarri digu gaurkoa Idoia Zabaltza euskara teknikariak. HH eta LH 1 eta 2 adinean dauden haurrei zuzendutako tailerrak dira, euskaraz eta Aribeko Aezkoako etxean eman ohi dira astearte eta ostegunetan. Ez hori bakarrik, tailerra hauek emanen dituzten gazteen bila ari direla ere komentatu […]

Erronkariko gaztaren eguna ospatuko da larunbatean Erronkarin

Urtero lez , Erronkarik euren produktu preziatuenaren omenezko eguna antolatu du. Erronkarin, larunbata honetan Erronkariko Gaztaren eguna izanen baita. Halere, ospakizunak maiatzaren 30ean hasi ziren Gidari Artzain eskolako konbenioa sinatu baitzen Nafar Gobernuarekin, horrek ahalbidetuko baitu norbanakoek artzain izatearen lan desberdinen inguruko ikasketak. Hala ere egun handia larunbata honetan izanen da, zeinetan aurten Enaquesa enpresa […]

Boomer baten bizipen eta hausnarketak barnebiltzen dituen “Puto Boomer” liburuaren aurkezpena ostiralean Otsagabian

Roberto Moso (Zarama taldeko abeslaria, kazetari eta idazlea) izanen dugu ostirala honetan “Puto Boomer” bere azken liburua aurkezten. Robertoren ahaideak, aitaren partetik zaraitzukoak dira eta betidanik gertu sentitu ohi ditu Nafar pirinioak. Roberto famatua izan zen Zarama taldeko abeslari bezala, 1994. urtera arte Euskal Herriko taula-gainak astindu zuen taldea, gerora kazetari lanek beste bideak uztartzera […]

Musikaren inguruan elkargune bat bilakatzeko asmoz izanen da UdaHerri jaialdia

Hilabete batzuk dira Ajariguaneko taldekideek Bizirik Gaude bideoklipa grabatu zutenetik. Grabazio horretan eginiko erlazioetatik eratortzen da datorren larunbatean Espartzako Murkuzuria kanpinean izanen den UdaHerri jaialdi ibiltaria. Udaberri eta Herri hitzen elkartzetik datorkio izena, udaberrian garatuko baita eta Nafar Pirinioetako herriren batean eginen delako. Aurten lehendabiziko jaialdia izanen da, baina ideia urtez-urte beste bailaretatik zabaltzea litzateke. […]

Maiatzeko eguraldiari errepaso eta aste hasierako iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Maiatza euritsua izan da apirila bezainbeste baina uda txiki batekin agurtu dugu eta hala adierazi digu David de Andresek. Ondoren aste hasierako eguraldi iragarpena eman digu Davidek.        David de Andres Irati irratian

Garraldako ikasleen azken kolaborazioa: Berriak, Frontenisa, Animoak, Mikel Villarolaini elkarrizketa, proiektuak eta eskerrak

Maiatza osoan aritu zaizkigu Garraldako eskolako berriak, proiektuak, kirolak,… ekartzen baina zoritxarrez heldu gara kolaborazioaren amaierara. Lan bikaina egin dut Izaik, Peiok, Hegoik, Jarek, Maitek, Goiurik, Ramirok, Lizarrek eta Jonek, Itziar Mitxelena irakaslearen gidaritzapean bertako berriak ekartzen eta horregatik eskerrak ematea dagokigu. Gaur halan egin dute, berriak azaldu, Frontenis  kirolaren azalpenak eman, Mikel Villarrolaini elkarrizketa […]