Eguraldi aldaketa, hitzaldia eta aste hasierako eguraldiaren iragarpena David de Andresen eskutik

Zubiaren ondoren izan gara David de Andres meteorologian adituarekin. Eguraldi aldaketa izan dela nabarmendu eta Ezkarozeko hitzaldiaz mintzatu gara hasieran. Ondoren, aste hasierako iragarpena ekarri digu. Iragarpena: Asteartea(Urriak 17): Giro lasaia eta hodeiak ugaritzen joanen dira. Hego haizea joko digu eta honezkero tenperaturek gora eginen dute.Asteazkena(Urriak 18): Hodeiak ugaritzen joanen dira eta baliteke zenbait tokitan […]

Pirinioetako eskolen arteko topaketak sartu irten bat egin dugu zenbait ikasleen laguntzarekin

Pirinioetako eskolek topaketak egin dituzte gaurkoan Garraldan eta eurak bisitatu ditugu DBH 3.ko zenbait ikaslerekin. Bertan izan ditugu egunekoa azaltzen Izei, Elene, Josune, Irati, Julen eta Egoi ikasleak eta Maite Madoz irakaslea. Lotsari aurre egin diote gugana hurbiltzeko.       Izei, Elene, Josune, Irati, Julen, Egoi eta Maite Irati Irratian:

Iritzi-Miritzi, Pirinioetan ze bizi? ETB Euskal Herriko periferiatik oso urrun

Gaurkoan bere kolaborazioarekin etorri zaigu Ainhoa Elizalde Ojer Iritzi-miritzi Pirinioetan ze bizi? atalaren barnean. Mintzaldi honetan ETBk ekoitztitako Piztu Telebista saioarekin izandako ika-mika ekarri digu, antza Bortuak Donostitik urrun gaudela, hori izan baita artikulu berri honen oinarria.   Ainhoa Elizalde Ojer Irati Irratian:  

Ibararte Volley Taldeak denboraldi berri bati ekingo dio

2005ean sortu zen emakumezkoen Volley taldea Esteribarren eta urtez urte gorpuzten joan da, gazteei kirol aukera berri bat eskaintzen. Erro eta Esteribarko lagunek batez ere elikatzan dituzte volley taldeak. Talde ugari eta harrobi sendoa dute aurrera jarraitzeko eta orain Euskal Ligan lehiatzera heldu dira urriaren 21ean Lekeition hasiko duten denboraldian. Ibararte taldea areto futbolagatik ezaguna […]

Larunbatean izanen da Nagoren Berdintasunaren aldeko II. Escape Rooma

12 urte dira Tramankulu Jolas Kooperatiboak hasi zuela bere jarduna, hasiera batean alaba baten urtebetetzearen harira jolas kooperatibo batzuk antolatzean. Ezkeroztik toki askotan izan dira eta baita garai berrietara egokitu, horietako bat Escape Room desberdinak sortu izan baititu. Horietako batekin datoz larunbata honetan Nagore herrira, Berdintasunaren aldeko Escape Roomaren bigarren zatiarekin alegia. Hau guztiaz solastu […]

Eskolen arteko harremanak estutzeko eta lanketa propio bat burutzeko proiektua martxan

Nafarroako Gobernuaren Kanpo ekintzarako sailak diruz lagundutako proiektua jarri dute martxan ikasturte honetan. Proiektua muga bi aldeetako ikasleak harremanetan jarri eta zenbait ekinbide bateratu egitea luke helburu, bisita eta unitate didaktiko baten bitartez. Proiektu honen garapenean Erronkariko Turismo bulegoko lagunek, Natura Blai elkarteak eta Pirinioetako hainbat irakaslek hartu dute parte zeina ostirala honetan Baigorri, Garralda, […]

UDAzkenaren errepasoa eta asteburuko eguraldi iragarpena David de Andresen eskutik

Uda giroa duen udazken hasiera honi errepasoa eman dio David de Andresek. Ondoren, asteburu honetarako eguraldi iragarpena egin digu. Iragarpena: Asteburu osoan zehar ez da aldaketarik somatuko. Tenperaturak berdin jarraituko dute igandera bitarte, giro eguzkitsua nagusi hodei dekoratibo batzuk kenduta. Oro har, uda giroa nabaria izanen da. Haizeari dagokionean ostirala eta larunbata goizean aldakor ibiliko […]

Galuzerrita txokoa: Garraldako eskolako berriak, musika, urtebetetzeak, errezeta eta jolasa

Bi aste dira gurean izan zirenetik eta jada prest dute euren kolaborazioa. Galuzerrita deitu diote euren espazioari bere herrien izenekin hitz-jolas bat eginez. Aurkezpena, eskolako berriak eta menua, urtebetetzeak, musika, errezeta (gazta tarta goxoa) eta jolasa izan dute hizketagai Afrika, Amaiur, Izargi, Oihan eta Zuleimak. Orain guri dagokigu asmatzea zein den jolasean aipatutako pisten herria, […]

1080 eurotako pentsioen eskakizunekin bat egin dute zenbait eragilek eta azaroaren 11n mobilizatzera deitu

1080 Orain plataformaren baitan egituratu dira pentsiodunen mugimenduaren eskaerari laguntzeko asmoz. Sindikatuak, kolektiboak, eragile sozialak eta mugimendu feminista izan dira bertan dabiltzanak eta azaroaren 11n mobilizazioa deitu dute. Mugimendu feministako eta plataformako kide den Paula Garcia Garcia izan dugu gaur gurean eta berak adierazi bezala pentsioen eskakizun hori azaroaren 30eko greba feministan ere txertatu dutela, […]