Nafarroako Ospitale unibertsitarioko haurrendako ZIUa egoera larrian

Bost aldiz aldatu dute tokiz haurrei zuzendutako Zaintza Intentsiboetako Unitatea. Bihar, seigarren aldiz eta toki guztiek duten amankomuneko gauza ez direla prestatuak bertan artatu behar diren haur eta familiei egokituak. Hori salatzen urte luzez diraute bertako langileek eta azken aldi honetan baita familiak ere. Azkenengo astean Garraldako Aitziber Villalba eta Alejandro Belzuncek kaleratu zuten gutuna […]

Garraldako futbito txapelketa, 30 urte eta sasoi betean

Hala ematen du bai, 30 urte hauetan gora-beherak bizi arren osasuntsu darrai Garraldako Futbito Txapelketa. Gizonezkoen txapelketak 30 urte badituen arren, emakumezkoena 15 urte beteko ditu aurten baina pasio berarekin bizitzen dira bi lehiaketak. Zonaldeko elkargune bilakatu ohi dute partiduek Garraldako pista eta hala espero da izatea larunbata honetan ere, finalak eta gaupasa ospatzen baitira. […]

Auñamendiko eskolen arteko topaketak izanen dira bihar Aurizberrin

Bihar elkartuko dira Aurizberrin Auritz, Aurizberri, Erro, Garralda , Luzaide eta Arnegiko eskoletako ikasleak. Egun polita pasako dute bertako bizitza ezagutu eta nola ez elkar-ezagutzeko. Ez hori bakarrik, eskolatik kanpo ere euskara erabiltzeko aitzakia edo bultzada izan nahi dute topaketa hauek, zeinak duela hiru urte aurreikusiak ziren. Zikloka eginiko ekintzak, hamaiketakoa, pregoia, bertsoa eta desioen […]

Xanti Kirogarekin solastu gara Errigoraren azken berrien inguruan: Errigora identifikatzailea eta Eskutik eskura kanpaina

Eskutik eskura kanpainaren azken egunetan gaude eta hori aprobetxatu dugu Errigorako kidea den Xanti Kirogarekin egoteko. Kanpainaz aritu gara bereziki baina baita Errigora identifikatzaileaz ere eta berak maisuki adierazi digu zertan datzan bereizgarri hau. Eskutik eskura kanpainan kontserbak eta olio desberdinak eska genezake betiere denak Errigoraren balioen baitan eratu diren produktuak izanik.   Eskutik eskura […]

Luzarorako iragarpenak ezbaian eta aste hasiera honetako eguraldia David de Andresesn eskutik

Astelehena izanik berriz ere etorri zaigu David de Andres meteorologiaz solastera eta aste hasiera honetarako bere iragarpena ematera. Iragarpenaren aurretik hainbat lagunek egindako epe luzerako egindako iragarpenen inguruan aritu gara, tendentziak izanagatik zenbaitek hori egi bihurtzera jotzen dute. Ondoren, aste hasiera honetarako eguraldiaren iragarpena eman digu . Iragarpena: Astelehena (Martxoak 27): Goizean fresko goibel eta […]

David de Andresen aste bukaerako iragarpena Meteorologiaren nazioarteko egunean

Bueltatu gara David de Andresekin solastera Meteorologiaren nazioarteko egun honetan. Aste hasierako iragarpena erabat asmatu ostean aste bukaerako iragarpena ekarri digu gurera. Iragarpena: Osteguna (Martxoak 23): Asteko egunik beroena zeinetan 20 gradu edukitzera iritsi gaitezkeen. Hego haizea nagusi izanen da eta ez da prezipitaziorik aurreikusten. Egunaren amaieran zenbait goi hodei agertzen joango dira. Ostirala (Martxoak […]

Prozesu parte-hartzaileen ondorioetaz eta Kultur Olaz solasean Aezkoako Batzarreko lehendakaria den Karlos Buenorekin

Hainbat berri izan dira azken aldian Aezkoako Batzarrearen baitan eta hauetaz solastera joan gara bertako lehendakaria den Karlos Bueno lagunarekin. Lehendabizi, Aezkoa Herria prozesu parte hartzailetik ateratako ondorioak direla eta Batzarre Nagusiak zenbait erabaki partekatu zituen prozesuan parte hartu zutenekin. Ondoren, Kultur Olaren inguruan aritu gara aurki irekiko baititu ateak eta hau ere berri pozgarritzat […]

Tobogan termikoa, udaberriaren iritsiera eta aste hasierako iragarpena

Bueltatu gara David de Andresekin solastera eta aste hasiera honetarako bere iragarpena eman digu. Hortan jardun baino lehen azaldu egin digu zertan datzan Tobogan termikoaren kontua azkenaldian sareetan bolo-bolo dabilen terminoa baita. Ondoren ere, udaberrian sartuta neguaren errepaso bat eman digu. Iragarpena: Astelehena (Martxoak 20): Goizean fresko xamar nahiz eta eguna aurrea joan ahala tenperatura […]

Despopulazioari aurre egiteko estrategien inguruan hitzaldia antolatu du EH Bilduk Ezkarozen

Gaur Euskal Herria Bilduko parlamentaria den Adolfo Araiz izan dugu gurean. Bihar (martxoak 18) Ezkarozen Despopulazioari aurre egiteko estrategien inguruko hitzaldia antolatu baitute. Bertan Eskoziako garapen agentzia batean aritutako SNP alderdiko kidea den Rob Gibson izanen da euren esperientzia partekatzen. Aprobetxatu dugu ere, Pirinioko ponentziaren batzordeko zuzendari dela  Pirinioetan egin den lanaren inguruan solasteko.   […]