Bi urteren ostean garagardo egarriz daude Agoitzen

Egarria ezin amatatu ibili dira bi urtez baina bueltan da Angiluerreka elkarteak antolatzen duen Garagardo Festa. Larunbata honetan izanen da eta bonoen salmenta ziztu bizian joan da, gaurdanik Angiluerrekan eskuratu daitezkeen arren. Ez hori bakarrik, Elurte taldea taula gainera bueltatuko da edizio berezi honetarako. Honetaz Angiluerrekako kide eta festaren antolatzaile den Aritz Ugalde izan dugu […]

Trikimailu juridiko batek eramanen du Mikel Albisu auriztarra Auzitegi Nazionalera

Aurrekoan bezalaxe trikimailu juridiko batek eramanen du Auzitegi Nazionalera Mikel Albisu auriztarra. Miguel Angel Blancoren erailketa omisioagatik ez eragoztea leporatzem diote Dignidad y Justiciak. Honen aurrean, Ernaik eta Sortuk, bakea eta konponbidearen alde eta mendekuaren aurka elkarretaratzea deitu dute gaurko, baita Mikeleri babesa adierazteko ere. Hau guztiaz, Mikel Albisurekin solastu gara.     Mikel Albisu […]

Egun On, Auñamendi! Mikel Albisu Auzitegi Nazionalera eta Karrape irratia

Saioa Auritzeko bizilaguna den Mikel Albisurekin solasean hasi dugu, bihar deklaratzera deitua baita Auzitegi Nazionalean, auzi berri batengatik. Ondoren, Leitzara jo dugu Karrape irratira Unai Zabaletak kronika pasa zezan. Izenburua: Uztailaren 20ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Oporrak bakean Naiz irratian

Gaurkoa bajatik bueltan, Martin Juanenarekin hasi dugu Aralar irratian bertako kronika eman zezan. Ondoren, Naiz irratiko elkarrizketa batekin jarraitu dugu Oporrak bakean dinamikako Arantxa Gutierrezekin izandakoa. Izenburua: Uztailaren 19ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Badator Zazpeko udako barnetegia

Hamabi bat urte daramatzate udako barnetegiak egiten Artziko Zazpe herrian. Auzolana eta euskararen ikasketa biltzen dituen barnetegia dugu eta aurten uztailaren 22tik 31ra izanen dugu. Izen ematea zabalik da uztailaren 18a bitarte. Honen inguruan gaurkoan bertako arduraduna den Garoarekin solastu gara. Edozein zalantza edo izena eman nahiko bazenute idatzi zazpekobarnetegia@gmail.com helbidera edota hurrengo estekan agertzen […]

Torturatuen aitortza, erreparazioa eta etorkizunean ez errepikatzeko bermea exijituko da larunbateko mobilizazioan

Azken alditik hona lan dexente egina dute Nafarroako Torturatuen Sareko kideak. Jada 800dik gora torturatuen testigantzak dituzte eta 1000 kasutik gora zentsoaren barnean. Tortura jasan dutenen zaintza ahalbidetzeko zenbait erreminta jarri dituzte abian eta jakin izan dugu Nafarroako Gobernuak bide eman diola torturak ikertzeko informea garatzeari. Lan guzti honi eta tortura jasan dutenei babesa emateko […]

Artez zipriztinduko ditu Baratxinto Festek Erronkariko karrikak

Iaz hasi ziren Baratxinto Fest ekimenarekin eta iazko edizioaren arrakasta ikusita ausartu egin dira bigarren edizioa antolatzera. Ekainaren 24tik 26ra izanen da Baratxinto Fest Erronkarin eta honetaz solastu gara Goitibera konpainiako kide diren eta jaialdiaren antolatzaile diren Saioa eta Anderrekin.   Baratxinto Festeko Saioa eta Ander Irati Irratian:

Egun On, Auñamendi! Baratxinto Fest eta Karrape irratira bisita

Saioa Erronkarin izanen den Baratxinto Fest-aren inguruan solasean hasi gara, antolatzaile diren Ander eta Saioarekin. Ondoren, Karrape irratira joan gara Unai Zabaletak Leitzaldeko kronika pasa zezan. Izenburua: Ekainaren 22ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko