Bi erromes erreskatatu dituzte Ibañetan

Hipotermiak jotako lagun bat eta erreka batean eroritako beste bat erreskatatu dituzte bart Ibañetan. Hipotermiak jotako lagunarentzat laguntza eskatzera joan zen amildu zenean, eta gaur Osasunbidean ospitaleratu dute.

Goizaldean Nafarroako larrialdi zerbitzuek hori eta bere laguna erreskatatu behar izan zituzten. Brasildarrak dira, gizon bat eta emakume bat, eta Donejakue bidea egiten ari zirela Ibañeta inguruan galdu ziren atzo.

Gizona atzo arratsaldean bertan erreskatatu zuten. Auritzeko eta Cordovillako suhiltzaileak aritu ziren lanean, baita Luzaideko suhiltzaile bolondresak, Guardia Zibilaren GREIM taldea eta Foruzaingoa. Auritzeko bizilagun bat ere batu zen erreskate taldera, elurretan ibiltzeko motorra du eta suhiltzaile bat hipotermiak jotako erromesarengana eraman zuen.

Emakumea, ordea, Izandorreko aterpetxera eraman behar izan zuten, hanka batean min hartu du eta. Gaueko 21:00etan jaso zuten beste bere deia 112 telefonoan. Erreskatean Auritz, Cordovilla, Luzaide eta Baigorriko suhiltzaileak aritu ziren. Eta gaur goizean eraman dute Nafarroako Ospitalera, Iruñera, helikopteroz.

Beste helikoptero batek erreskatean parte hartu dutenak atera ditu handik eta Orreagara eraman, han utzi baitzituzten ibilgailuak.

 

 

Iruzkindu