Irakurle taldearen ikasturteko azken bilkura, liburuaren eguna eta baratzearen azken berriak landu ditugu Mari Mar Agos liburuzainarekin

Aste honetan bildu da azkenengo aldiz ikasturte honetan irakurle taldea Irene Solaren Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak liburuaz solasteko. Askari ederra egin zuten Mari Mar Agosek kontatu digunagatik eta horren ondoren liburuaren egunaz jarraitu dugu solasean, zeina egun honen omenez lehiaketa bat abiarazi duen. Bukatzeko iaz hasitako baratzaz solastu zaigu aurten hobeto koordinatu […]

Ezka ibaiaren urak zeharkatuko ditu Almadiak larunbatean Burgin

Almadiaren Eguna ospatuko baita larunbata honetan Burgin urtero lez eta berriz ere almadiak zeharkatuko du Ezka ibaietako ura. Egun honetan Xabier Agote eta Orhipean elkartea izanen dira omenduak eta aukera izanen dute Almadia gainean ibiltzeko. Almadiak ez ezik latsariak, kanpai-joleak, artisauak,… denetarik izanen dugu egun osoko egitarauaren baitan. Hau aprobetxatuz antolaketa lanetan dabilen Koldo Cilveti […]

Elikadura burujabetzaren alde eta eredu industrialen kontra mobilizatzera deitu dute 150 elkartetik gora larunbata honetan

Otsailean elekatu ginen azkenengoz Gotzone Sestorain Zabaleta nekazari eta elikadura burujabetzaren aldeko ekintzailearekin. Bertan elikadura eta nekazaritza zein abeltzaintza mota honen defentsan artikulatutako manifestuaren berri eman zigun eta jadanik 150 erakundetik goiti sinatu dute. Sinatu ez ezik ikusita lehen sektorearen egoera eta batez ere ekoizle ekologiko zein txikien egoera mobilizatzera deitu dute Nafar gizartea. Mobilizazioa […]

Argiekin ikasitakoa barnebiltzen duen erakusketa ondu du Taupadak Haur Eskola

Agoitzeko Taupadak Haur Eskolak egiten duen lan izugarriaz aparte, oraingoan 0-3 etapako haurrek argiekin izandako irakaspenak jasotzen duen “Argia aurkitzeke dagoen mundua” izenburudun erakusketa bat ere ondu dute. 4 hilabete haurretik hasita 3 urtekoetara arte argiekin jolasean izandako interakzioa ikertu eta zenbait ondorio jaso dituzte. Prozesu guztia ere argazkiz zein bideoz jaso eta orain erakusketa […]

Iratira Bidaia, emakumeen lorratzak bidai liburuxka eskuartean foro-aurkezpenak antolatu dituzte ekaina bitarte

Karekin Kulturak eta Estitxu Larrea diseinatzaileak aurrera eramandako proiektua dugu Iratira Bidaia, emakumeen lorratzak. Estitxuren tesi batetik eratorritako ideia garatzen joan dira La Caixa fundazioak Innova Localek diruz lagunduta. Irati ibaiak bustitzen dituen lurraldeetara bisitatzeko eta bidaiatzeko modu kreatiboa da. Prozesu luze eta emankor honek 100 orrialdeko liburuxka eman du, bertan ibar eta herri desberdinetako […]

Euskal Herriko ardo natural eta ekologikoen azoka antolatu du Biba Ardoak kooperatibak igande honetan Hernanin

2018an sortutako kooperatiba honek urteak daramatza mahastzain eta ekoizle ekologiko txikien ardoak modu zuzenean saltzen 12 mahats-zain eta beste lagunen eztabaida bat eman ostean ikusi zuen argia. Gaur egun Euskal Herri osoko 17 mahats-zain edo ekoizle txikiek osatzen dute Biba Ardoak kooperatiba. Elikadura burujabetza ortzimugan hasi ziren antolatzen ardoak modu kooperatiboan saltzen. Bide horretan hainbat […]

Olvido Flores antzezlanarkin dator Estefania de Paz Agoitzera

Oroimen historikoa lantzen duen obra dugu Olvido Flores, zeina 1936ko gerran izandako bi gertaera hartzen ditu hizpide, alde batetik Estefania beraren familian fusilatutako aitonarena eta bestetik Lodosara heldu eta desagertutako Anastasini zirkuko 50 lagunena. Objektuen bidezko antzerkia dugu Olvido Flores zeina narratzaile lanak eginen dituen antzezlana iraun bitartean. Horren ostean obra beraren eta oro har […]

Kiko Lakoren lumak arimaren karraskak izan ditu gogoan bere lan berrian

Alderdi komunistako kide izandako Martin Gil eta familiak bizitakoak barnebiltzen duen lana ondu du Kiko Lakok. “Chasquidos del alma y las historia de Martin Gil y su familia” izenburua ezarri dio. Martin Henareseko Alkalan fusilatutako komunista agoiztarra da zeina garrantzia handia izan zuen frankisten aurkako borrokan. Ez zen familiako eraildako bakarra izan bere anaia zen […]

Josu Urrutikoetxearen bizitza barnebiltzen duen Rebelde telesail-dokumentala aurkeztu zuten Parisen

Irrintzi Filmak produktorak gidatutako Rebelde telesail-dokumentala estreinatu zen Parisen aurreko astean. Lan honek Josu Urrutikoetxearen bizitza eta bizipenak barnebiltzen ditu, frankismo garaiko haurtzarotik hasita ETA erakundearen amaiera arte. Rebelde ezizenaz ezaguna da Josu, Ugaoko Rebelde deritzon baserrian sortua baitzen eta Euskal Herriko gatazka politikoan pisu nabarmena eduki duen pertsona dugu. 4 kapituluetan bere bizitza eta […]