Larunbatean ospatuko da Astobizkar BTT frogaren bigarren edizioa

Iazko arrakasta ikusita larunbata honetan ospatuko da Astobizkar BTT frogaren bigarren edizioa. Luzaiden sortua eta bertan errotutako froga ez lehiakorra dugu hauxe. Lehen edizioan bi ibilbide ziren, honetan hirugarren bat gehitu diote. Bertaratzen diren horiek Luzaideko inguruetatik egindako ibilbide ederretaz gozatzeko aukera izanen dute AstoLabur, Astoluze eta Astokeri ibilbideei esker. Aurten gainera denek elkarrekin bazkaltzeko […]

Bidaide Mendi Gidak eman ditu lehen pausuak

Ostiral arratsaldean eman zituen ofizialki Bidaide proiektuak bere lehen pausuak. Maider Otegi Iriartek gidatzen duen lan proiektu berria dugu Bidaide, zeina mendia eta natura irisgarria egitea du helburu, baina baita mendi eta naturarekiko zaletasun hori ahalik eta jende gehiagora barreiatzea ere. Hainbat denboraz formakuntzan ibili ondoren eta Josu Vazquez gidarekin praktikak egin ostean iritsi zaio […]

Mendi bizikletaz modu komunitarioan gozatzeko jardunaldia izanen da larunbatean Aurizberrin

Urrobi kanpinak, Irati Abeturak eta Baratze jatetxeak abian jarritako ekinaldia dugu hauxe. Larunbata honetan hainbat bizikleta zale batu eta elkarrekin inguruaz gozatzeko aukera emanen da. Kirol bakartia izan ohi da eta elkarrekin disfrutatzeko hautua eman dute antolatzaileek, kirolaz eta naturaz gozatu ahal izateko. Gehienez 30 lagun hartu dezakete parte ekimenean eta 20 partaidek  baino gehiagok […]

Elementu naturalekin eginiko jolasak eta hauen zabalpena Donejakue bidean zehar ikertzen

Erromesaldi berezia egitera gerturatu zaizkigu hiru ikerlari galiziar. Donejakue bideak era askotan garrantzia izan du hainbat alorretan, ekonomian eta garapenean. Orain Galiziako unibertsitateek emandako aukera aprobetxatuz Paco, Pepe eta Manolo ikerlariak bidea egiten dabiltza jostailu eta jolasak ikertzen, elementu naturalaz egindakoak edo ingurugiroa kontuan hartzen dituztenak. Hainbat lagunekin egonak dira eta jada jasoak dituzte zeinbait […]

Naturarekin erlazioa estutu eta osasuna zaintzeko ukenduak egiteko asteburua izanen da Aritzkurenen

Urteak daramazkite udako solstizioaren bueltan jardunaldi hauek antolatzen Aritzkurenen. Naturarekin erlazioa estutu eta bertatik printzipio aktiboak jaso eta ukenduak egitea du helburu Plantas Aliadas egitasmoak. 3 egunetan zehar ikastaro intentsiboa eginen dute teoriaren gainetik praktika jarriz. Honen bultzatzailea dugu Xandra Ruiz eta gaurkoan gurean izan dugu jardunaldi hauen inguruan solasean. Berak aipatu digu oraindik tokiak […]

Zoikaztegien garrantzia ezagutu eta zientzia herritarrei gerturatzeko tailerra izanen da igandean

Puyk eta Evak Iratilur mikrokooperatiba sortu dute Aezkoa eta Auñamendi inguruan natura balioan jartzeko interbentzioak egiteko eta zientzia, biologia eta geologia jendearengana hurbiltzeko. Honen adibide da igande honetan antolatu duten zientzia tailerra. Azpegiko zoikaztegira eramanen dituzte izena ematen duten horiek zoikaztegiko hainbat azalpen eman eta bertan dagoena zientziaren bidez ikertzera. Honekin batera inguruko landarediaren eta […]

Ezpelaren aldeko ekinbidearen ospakizuna larunbatean Abaurregainan

2020an abiatu zen Ezpela zaintzeko ekinaldia Abaurregainan Ezpelzaintza 2050 izenburupean. Ekinaldiak mugak hautsi eta lortu zuen ezpela defendatzeko hainbat erakunde zein norbanakoren konpromisoak batzea lortu zuen. Ekinaldi honetan ezpelaren haziak jaso eta gordetzea zen zeregin nagusia eta ezpelaren egoera tokian toki jarraitzea zen eta beharra ikusi zen elkarte bezala aritzea erabaki zuten, honela sortu zen […]

Ingurua ezagutu, baloratu eta ukenduak egiteko tailerrak Zaraitzun eta Erronkarin

Udaberriarekin batera Zaraitzu eta Erronkarin ingurua ezagutu, baloratu eta bertan topatutako landareekin ukenduak egiteko tailerretarako deia luzatu dute. Gentiana Pirineoko Silvia Erlanz izanen da ikastaro hauen dinamizatzaile, bere lan anitzen artean eta biologa den artean, ingurugiro hezkuntza jorratzen ohi baitu. Gaur bera izan dugu ikastaro hauen inguruan solasean. Berak animatu gaitu tailer hauetan parte-hartzera beste […]

Asteburuan ospatuko da Agoitz Loretan jaialdiaren 2. edizioa

Natura eta jasangarritasuna hizpide duen Agoitz Loretan jaialdiak bere bigarren edizioa ospatuko du asteburu honetan Agoitzen. Hala ere, jaialdia baino lehen izan dira zenbait ekimen beroketa gisa, lorategien auzolana eta orkideen inguruko ibilaldi gidatuak kasu. Arrakastatsuak izan dira eta hori bera espero da asteburu honetarako. Jaialdian mikrolorategien lehiaketa izanen da, zeinetan enpresa eta negozioez aparte […]

ELHUYAR ZIENTZIA AZOKAN AURKEZTU DEN IRATIKO BIOSFERA ERRESERBAN EGINDAKO IKERKETA

Apirilak 25ean DBHI Otsagabiko DBH1eko ikasleek Elhuyar Zientzia Azokan, Baluarten, Garraldeko ikastetxearekin batera egin zuten ikerketa aurkeztu zuten. Ikerketa Irati oihanean ugaria den baso igel- gorriaren errute urmaleen inguruan izan zen. Otsagabia etaGarraldako ikastetxeko LH56 eta DBH1eko ikasleak aritu ziren, bi ibarreko hiru urmaeletan: Udi, Sobar eta Barrenbaltsaldean. Ikuspegi zientifiko batetik, baso igel-gorriaren errute urmaleen […]