Enric Ez abeslaria GRT 24-2.6 giran Nafar Pirinioetan kantuan

Auritz, Hiriberri eta Otsagabia zeharkatu eta gozatzen jarri ostean gaur helduko da Enric Ez musikaria kontzertua eskaintzera Izabara. Garaiko trobadoreen antzera, kitarra eta tramankuluak hartu eta Transpirenaika egiten ibili da etapa bakoitzaren amaieran kontzertu bat eskainiz, bazkaria eta lotarako trukean. Aprobetxatuz bere garaian horrelako abentura batean ondutako “la ruta natural” diskoaren aurkezpena egiten dabil gure […]

Doinu piriniarrak nagusi Udaherri jaialdiaren 2. edizioan

Lehen edizioan Espartzan 200 lagun batu ostean aurten Orbaizetan ospatuko da Udaherri jaialdia. Pirinioetako herri txikietara musika eramatea helburu sortu zen baita bertako taldeei agertoki bat eskaintzeko ere. Aurten jaialdi ibiltariak Orbaizeta izanen du akuilu eta bertan taula gainean arituko dira 30-06 (Burgi) , Fittik Ez (Nabaskoize) , Koiuntura+arte (Orbaizeta) eta Diraki (Aezkoa). Musika estilo […]

Trigger proiektuaren Salbaiak binilo bikoitza Pirinioak zipriztindutako lana

Trigger Eñaut Zubizarreta biolontxelo-joleak 2017an abian jarritako proiektua da. Bakarka hasi bazen, lan bakoitzarekin izaera aldakorra izandako proiektua dugu, osaketaren aldetik baina baita musika aldetik ere. Gaurkoan, Salbaiak binilo bikoitza aurkeztera etorri zaigu Irati irratiko estudioetara. Salbaiak 10 kantuz osatutako lana da zeinetan Pirinioetako toki edo eremu izenak agertzen diren. Hau Eñautek Aezkoa eta Erronkarirekin […]

Xendra taldeko pop-rock doinuek jantziko dute larunbatean Artziko jauregia

Talde bezala denbora gutxi daramazkiten arren eskarmentu handiko musikariak ditugu Xendra taldea. Bikote moduan hasitako taldea zazpikotea da egun eta Uharte herria dute egoitza. CD bat grabatzeko astia izan dute Bihia izenburupean eta 8 kantuz hornitutakoa.  Zazpikotea izanik estilo desberdinetatik mamitu dira taldekideak baina oro-har Xendra folk, pop eta rock estiloa darabilzkite bere kantuetan. Kontzertuak […]

42 musikarik hartuko dute taulagaina Nafar Hazia emankizunean

Isabel Gonzalezen gidaritzapean izanen da igandean Nafar Haziak emankizuna. Agoizko Musika Bandako musikariak batu eta Leire Unzue saxo-jolearekin eta Javier Lorente tronpeta-jolearekin atonduz emankizun borobila prestatu dute.  Musika estilo anitzak izanen dituzte, fanfarretik hasi, jazz doinuetatik pasa eta erritmo lasaiak ere uztartuz. Nafarroako Musika Banden federazioaren ideia izan da eta hala garatu dute, Agoitz akuilu […]

Herriaren eta herritarren askatasuna aldarri ospatuko da Aske jaialdia abenduaren 27an

Hatortxurock-ek utzitako kapital humano horrek martxan jarri du ekimen berri bat, Aske Jaialdia, zeina abenduaren 27an Atarrabia izanen du agertoki. Herria eta herritarren askatzen bideari soinu-banda jartzeko jaialdia izanen da, auzolana oinarri izanen duena. Garai eta erronka berriei aurre egiteko egitasmoa izanen da eta horretarako ere jendearen parte-hartzea beharrezkoa duen jaialdia da. Gaur lehen edizio […]

Kuarist Forte Saxofoi laukoteak kontzertu berezia eskainiko du Agoitzen igandean

2020an sortu zen talde bezala, baina bere musikari ibilbideetan zehar elkarrekin jardunak ziren jadanik. Leire Unzué, Carmen Ferrando, Josu Marauri eta Sergio Eslava dira taldean aritzen diren musikariak eta Agoitzeko emankizunerako Txus Eguilazen laguntza izanen dute, perkusioa eta antzeztea gehituko diolarik. Kontzertua aitzakitzat hartuta Leire Unzue agoiztarrarekin izan gara gaurkoan eta berak eman dizkigu arestian […]

Puntu Takoma taldeak Ez Gara Modernoak lana kaleratu du

2020. urteko amaieran eman zion bide Asier Etxeberriak musikarekin Puntu Takoma bezala esperimentatzeari. Zenbait lan grabatu zituen bere etxearen bakardadean eta hortik sortu zen Izaerendipia lana. Plaza zenbait eginak zituen ordurako Bonbatu edota Gabezin eta erromeria desberdinekin eta berriz ere itzuli da Puntu Takoma moduan lan berri bat kaleratzera. Tarte horretan ere aritu zen zenbait […]

Larunbata honetan kontzertua eskainiko du Lilo taldeak Artziko Jauregian

Iruñerriko seikote honek kontzertua eskainiko du larunbata honetan Artziko Jauregian. Talde gaztea dugu bai kideen adinagatik baita elkarrekin aritzen direnetik ere. 2021. urtean kaleratu zuten lehen aurrerapen kanta eta bideoklipa, Ur eta Argi eta ezkeroztik aritu dira plaza desberdinak bisitatzen. Popa oinarri baina beste musika estilo oso ezberdinen ikutuak dituzten kantuak ekoitzi zituzten bere lehen […]

Iñaki Labaka, koblakari kementsua

Aurreko astean sareak arakatzen Urkixokoa landetxeko Instagram kontuan harribitxi bat topatu genuen. Bertan musikari/bakarlari bat ageri zen, paraje ezinhobe batean bere kanta bat abesten. Artista hori Iñaki Labaka dugu, izatez gipuzkoarra baina eskarmentu handia duena gure zonaldean, batez ere Zaraitzun ibili ohi da plazaz plaza bertako herriak girotzen. Hau ikusita, gertutik ezagutu nahi izan dugu […]