Emakume gazteen aurkako indarkeria landuko dute Agoitzen hitzaldi eta tailer baten bidez

Jai giroan emakumeek pairatzen duten sexu indarkeria eguneroko ogia bilakatu da. Mugimendu feministak horiek berak identifikatu eta salatzeko ahalegin handiak egin ditu, emakumeen ahalduntzera pausuak emanez. Indarkeria horiek emakume gazteek pairatzen dute gehiago eta hori bera jaso dute INAIk eginiko ikerketa batean. Ikerketa horretan parte-hartu du generoan aditua den Rut Iturbide Rodrigok.  Ikerketa hori bera […]

The Old School Quartet taldeak Jazz-aren historiari errepaso handi bat emanen dio Agoitzen

Bihar (Larunbata, Ekainak 28) izanen dugu talde honekin zita Agoitzen. Jazzaren istoriako erritmo dantzagarriak eskaini eginen dituzte bertaratutakoak gorputza mugi dezaten. Hori aipatu digu taldeko kidea den Iñaki Rodriguezek, saxofoi-jole eta ahotsa dugularik bera. Eskarmentu handiko laukotea dugu The Old School Quartet taldea, zeina entsegu eta dantza tokia den Eskola Zaharren omenez hartu duten euren […]

Udako tailer eta kanpaldiak Idoia Zabaltzaren eskutik

Gaurko kolaborazioan Idoia Zabaltza Euskara Teknikariak udarako dituzten eskaintzak bergogoratu dizkigu. Alde batetik, Aezkoan izanen diren tailerren berri eman digu eta bergogorazi bertan izena emateko epea abian dela. Bestaldetik, Agoitzen 47 haurrek uztailaren 16tik 20ra kanpaldia burutuko dutela adierazi digu.   Idoia Zabaltza Irati Irratian

Ikasle berriak hartzeko matrikulazio kanpaina abiatu du Agoitzeko Udal Musika Eskolak

Agoitzeko Udal Musika Eskolan ikasturtea modu bikainean amaitu dute bertako musika bandaren egun berezian bere aletxoa jarriz. Hala ere, datorren ikasturteari begira jarri dira, ikasturte berria plangintzatzen hasi behar baita eta horretarako izen emate kanpaina betean sartu dira. Adin-mugarik gabeko musika eskola dugu eta gainera hurrengo ikasturtean musika talde zein txarangak sortzeko berritasuna izanen du […]

Komunikazio ez-bortitza lantzeko ikastaroak izanen dira Agoitzen

Silbia Ortegak emanen du tailerra hau, talde bitartekaritzan aditua eta Gestal teoria humanistako terapeuta. Hainbat urtez formakuntza lanetan ibili eta gero bere ekintzailetza propioa burutzeko aukera ikertzea otu zitzaion eta hor sortu zuen bere proiektua den Erraztebidea. Agoitzeko enpresa haztegian du kokaleku bere proiektuak eta handik garatzen ditu formakuntza eta interbentzio desberdinak. Bere jardueran norbanako […]

Monstruos SA emanaldi bikoitzarekin hartuko du Agoitzeko agertokiak Metamorfosis proiektua

ANERK elkarteko kideak diren Saioa eta Nerea Arizkuren izan ditugu Agoitzen aurrera eraman duten Metamorfosis proiektua aurkezten. Bertako txiki eta nerabeekin euren adierazpena garatzeko lanketa bat egiten aritu dira hori baita elkarte honen egitasmoetako bat. Hortikan sortu zen emanaldi bat egitearen ideia, Ainara Blasco antzerki irakaslearekin jarri ziren harremanetan Monstruos SA filmaren inguruko gidoia egin […]

Euskaraldiaren errepasoa Idoia Zabaltzarekin

Euskararen inguruko gaiak lantzen ohi ditugu Idoia Zabaltza euskara teknikariarekin izan ohi dugun kolaborazioetan. Gaurkoak Euskaraldiaren ekuatorea zeharkatua harrapatu gaitu eta egitasmo honek emandako datuen eta ekimenen errepasoa egin dugu. Auñamedi aldean 126k eman dute izena ahobizi eta belarriprest gisa, Agoitzen aldiz 138k. Hainbat ekimen egin dira Euskaraldia girotzeko oso harreman ona izan dutenak. Idoia […]

Sormena, Irati, emakumea eta ondarea batzen dituen erritual bikoitza Nagoren eta Agoitzen

Gaur motibazio bikoitza izan dugu bi artista handirekin topatzeko, Karekin Kulturako Kati Leatxerekin eta Estitxu Larrea diseinatzailearekin. Lehenengo motiboa da larunbata honetan Iratira Bidaiak 2. liburuxkaren aurkezpena eginen dutela Nagoren, Zuriñe Serrano artista gonbidatu gisa izanen dutelarik. Hori ez ezik Blanca Zazperen olerki bat eta Maitina Gutierrezen idatzi bat ere izanen da aurkezpenean beste sorpresatxoren […]

Eskuz dantza emankizuna sarrera guztiak agortzeke taularatuko dute Agoitzeko Dantza Taldeak

Bertako antzerki taldearen laguntzaz emankizun berri bat prestatu dute Agoitzeko Dantza taldeko kideek. 2 urtetan behin ikuskizun bat egitea adostu egin zuten eta aurten pelaireen bizimodua dantza eta antzezpen bidez taularatzea otu zitzaien. 65 lagunetik gora hartuko dute parte emankizunean eta jadanik sarrera ia guztiak salduta dituzte, soilik larunbaterako gutxi batzuk geratzen direlarik. Hau ikusita […]

Loreek, ingurumenak eta ekonomia zirkularrak garrantzia hartuko dute Agoitz Loretan jaialdian

Maiatzaren 30 eta 31n eta ekainaren 1ean izanen da Agoitz Loretan jaialdia. Ingurumena, landaredia eta ekonomia zirkularra erdigunean kokatzeko antolatutako jaialdia dugu eta urte honetan zehar zenbait ekinbide antolatu dituzte jaialdiari hauspoa ematearren. Jaialdiaren ideia plazaratuta lehen bilkura bat antolatu zuten, zeinetan 60 bat lagunek hartu zuten parte eta hortik irten dira urtean zehar egindako […]