Ekimenez beterik dator Ezkabako ihesa Desafio Overtrail ekimena Aurizberrira

  Itsaslur Bidaiak enpresak asmatutako kirol jarduera turistikoak dira Desafio Overtrail Adventure deritzon proiektuak. Pluralean solasten gara ze Ezkabako Ihesarena ez da bakarra izanen, Nafarroa zeharkatuz sei ekimen planteatu dituztelako. Asteburu honetan Aurizberriko inguruak ekimenez josiko dituzte Ezkabako Ihesaren inguruan lanketa eginen baitute, turismoa eta kirola uztartuz. Halere ez da Pirinioetan eginen den ekimen bakarra […]

Iratira Bidaia, emakumeen lorratzak bidai liburuxka eskuartean foro-aurkezpenak antolatu dituzte ekaina bitarte

Karekin Kulturak eta Estitxu Larrea diseinatzaileak aurrera eramandako proiektua dugu Iratira Bidaia, emakumeen lorratzak. Estitxuren tesi batetik eratorritako ideia garatzen joan dira La Caixa fundazioak Innova Localek diruz lagunduta. Irati ibaiak bustitzen dituen lurraldeetara bisitatzeko eta bidaiatzeko modu kreatiboa da. Prozesu luze eta emankor honek 100 orrialdeko liburuxka eman du, bertan ibar eta herri desberdinetako […]

Emakumeek historia duten garrantzia nabarmentzen duen ibilbide gidatua jarriko dute martxan Otsagabian

Gaur proiektu berritzaile bat izan dugu gurean, Zaraitzuko emakumeen historiak hizpide duen gidaririk gabeko ibilaldi gidatu baten sortzailea den Santiago Lesmes izan baitugu gurean. Larunbat honetan ipiniko da martxan ibilbide hau zeinetan bertako emakumeen istorioak ezagutu eta baita bizitu eginen ditugun. Bisita gidatua 9,95€ prezioa dauka eta mugikor zein tableten bitartez erosi daiteke eta norbana […]

Euroveloren aurkezpenaz eta Kultur Olaren inguruan Aezkoako Lehendakariarekin solasean

Aezkoako Lehendakaria den Karlos Bueno Reka izan dugu gaur irratiko mikrofonoetan pasa den asteartean inauguratu baitziren Euroveloko lanak Orbaitzetako Olan. Hor parte hartu zuen ere Pato eta bertan nabarmendu bertakoen lana dela garrantzitsuena horrelako proiektuak bideragarriak izan daitezen. Bertan nabarmendu nahi izan zuten ere etorkizunean Kultur Olak zer nolako garrantzia izanen duen. Nafar Gobernuak ateratako […]

Irati Orreagak hiru ikastaro jarriko ditu martxan

Gaurko saioan Irati Orreaga elkarteko kidea den Maite Maisterra izan dugu gurean. Turismoari begira hainbat ikastaro jarri dituzte martxan, nahiz eta jende guztiari irekiak izanen diren. Hauek Ardoen ingurukoa, Ingelesa eta Argazkigintza izanen dira. OHARRA: Argazkigintzako ikastaroa martxoaren 28an goizeko 9:30etatik 13:30etara izanen da.   Maite Maisterra Irati irratian

Gure artean dugu IratiOrreagaClick argazki lehiaketa

Iazko edizioan 200dik gora argazki parte-hartu zuten Irati Orreaga elkarteak antolatutako lehiaketa honetan. Instagram sare soziala oinarri duen lehiaketa honek bertakoei eta bisitariei deia luzatzen die bertako argazkiak partekatu dezaten. Urriaren 29an hasi eta azaroaren 12an amaitu eginen da argazkiak aurkezteko epea. Hau guztiaz Irati Orreaga elkarteko kidea den Maite Maisterrarekin hitz egin dugu gaurkoan. […]

Gure paisaiei soinua jarri diete Irati Orreagako lagunek

Irati Orreaga elkarteko lagunak beti dabiltza kontu berriak asmatzen eta gure zonaldea erakargarriagoa egiten. Bide honetan iniziatiba berri bat jarri dute abian, Soinudun paisaien ekimena alegia. Sorogain, Artziko Maria Deuna baseliza, Luzaide, Azpegi eta Orotz Betelun oinarria duten 5 istorioen podkasta jarri dute martxan. Toki hauetan Podkast horietara sartzeko QR bana jarri dute eta Soinudun […]

Irati Orreagak zozketa berria martxan jarri du

Hirugarren urtea da Irati orreaga turismo elkargoak zozketa abian jartzen duela. Aurten nobedade nagusiena sari bakar bat izatetik 5 izatera pasa direla. 30€-tako gastuarekin zonaldeko negozietan partizipazioak lor ditzazkezu eta zozketan sartu. Honetaz solasteko, Agroturimos Maricruzeko eta bertako lehendakaria den Alicia Mendiverekin izan gara. Alicia Mendive Irati irratian.

Otsagiko Natur Interpretazio zentroak udako programazioa aurkeztu digu

Otsagabiara joateko beharrean ikusi gara beste behin ere, heldu baitzitzaigun Natur Interpretazio Zentroak aurrera eramandako aktibitateak. Aktibita hauen inguruan solasteko Patricia Alberdirekin izan gara, beraren laguntzaz egutegiari errepaso bat eman diogu. Patricia Alberdi Irati irratian