Qabalum dantza konpainiak “Todo este ruido” ikuskizuna taularatuko du Garden igandean

2020an Lucia Burguetek eta Diego Pazok sorturiko taldea dugu Qabalum. Talde honek dantza du oinarri euren ikuskizunetan eta esperientzia handiko dantzariak izanik kalitate handiko obrak taularatu dituzte. Horietako bat dugu “Todo Este Ruido” , zientzia fikzioaren eragina duen dantza obra bat, zeina Kultur Programaren baitan Garden disfrutatu ahal izanen dugun.  Honen aitzakipean Diego Pazorekin egotera […]

Aezkoako Txikien Eguna ospatuko da larunbata honetan Orbaran

Aezkoako Egunaren beroketa gisara antolatu ohi da Aezkoako Txikien Eguna. Aezkoako Eguna irailaren 11tik 13ra ospatuko bada ere, larunbata honetan Aezkoako Txikien eguna izanen da bailarako txikiak batu eta elkar ezagutu eta jolastu dezaten. Honen inguruan aritu gara Aezkoa Kultur Ekimeneko kidea den Zuriñe Olletarekin. Berak gonbidatu gaitu Orbara hurreratzera.   Zuriñe Olleta Irati Irratian

Asteko eguraldiaren errepasoa eta asteburukoaren iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Espero ziren ekaitzen arrastorik ez dugu izan aste hasiera honetan hala komentatu duguDavid de Andres lagunarekin. Horren ostean itxaropentsu sartu gara asteburuko eguraldiaren iragarpena jasotzera.        David de Andres Irati irratian

Deabru Beltzak konpainia Su Talka emankizuna eskainiko du gaur Agoitzen

1996an Bilbon sortutako konpainia dugu Deabru Beltzak. Sua, kale antzerkia eta perkusioa batzeko ideiarekin sortu zen eta ezkeroztik dabiltza euren emankizunekin herriz-herri eta plazaz-plaza. 30 urte hauetan 5 kontinente eta 77 herrialdetara zabaldu dituzte euren emankizunak eta gaur Agoitzen eskainiko dute Su Talka emankizuna. Altsasuko momotxorroen ihauterietan du oinarria Su Talka emankizunak. Hau ardatz hartuta […]

Indarkeria matxistaren aurkako oihu ozena Aribeko elkarretaratzean

Eskualde osotik etorritako hamarnaka lagun batu ziren Berdin Bizi berdintasun zerbitzuak eta Aezkoako Gazte Asanbladak deituriko mobilizazioan. Ostiralean jakinarazi zuten Aezkoako emakume batek eraso matxista bat jasan eta salatu zuela eta horri erantzunez abiatu zuten mobilizaziorako deia.  Mobilizazioaren helburua erasoa bera gaitzestea eta bide batez erasotuari babesa agerraraztea izan zen. Bertan Nere eta Blancak Berdin […]

Asteburuko eguraldiaren errepasoa eta aste hasierakoaren iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Asteburuko eguraldi lasaiaz eta inbertsio termikoaz aritu gara David de Andres lagunarekin. Ondoren aste hasierako eguraldi iragarpenarekin sartu gara, beroak atsedenaldia emanen digula ematen duela.        David de Andres Irati irratian

Aetz batek jasotako eraso matxista salatzeko elkarretaratzea izanen da gaur Ariben

Ostiralean zabaldutako komunikatuek aditzera eman zuten Aezkoako emakume batek eraso matxista bat jaso zuela. Honekin batera aktibatu egin ziren eskuragarri zituzten zenbait ekimen. Alde batetik, Aezkoako Gazte Asanbladak erasotuarekin harremanetan zelarik Berdintasun zerbitzura jotzea hobetsi zuten gertaera publiko egin zedin eta salaketa hori publikoa egin zedin. Berdin Bizik eta Aezgak komunikatu bat atera zuten gertaeraren […]

Emakumeek oholtza hartuko dute beste behin ere Neskak Blues Rock jaialdian

9. edizioa izanen du aurten Urzainkin ospatzen den Neskak Blues Rock jaialdia. Emakumeei oholtzan garrantzia eman eta kalitatezko musika landa eremura gerturatzeko ideiarekin sortutako jaialdi honek urtero ehundaka lagun biltzen ditu Urzainkiko herrian. Aurten gertuko bi talde izanen dira taula gainean, No More Blues iruindarrak eta Jardin Infierno bizkaitarrak. Honen inguruan solasean aritu gara beste behin […]

Ekitaldiz beterik dator Agoitzeko jaien aurretiko astea

Motza geratzen omen zitzaizkien Angiluerreka elkarteko kideei Agoitzeko jaien iraupena eta badira urte dexente jaien aurretiko astea ekimenez hornitzen dabiltzala. Aurten hala izanen da eta egitarau oparoa prestatu dute jaiei begira beroketa lanen antzera. Larunbatetik ostegunera antolatu egin dituzte ekinaldiak, zenbaitetan bidelagunak bilatuz. Auzolanean eraikitako egitarauaren berri eman digu Angiluerreka elkarteko kidea den Arrieta Iribarrenek. […]