Osasun arloko langileak gaixo eta biztanleriatik gertuago teknologia berriak lagunduta “Acercar” proiektuaren baitan

Nork esanen luke teknologia berriak pertsonen arteko harremanak estutuko lituzkeela ezta? Kasu honetan lortu da Osasun arloan, Kaskanten eta Erroibarren garatu den “Acercar” proiektuarekin. Europatik eratorritako diru funtsa bat baliatu dute Medikuen Elkargoak eta Adacen elkarteak. Proiektua da teknologia berrietaz baliatzea da egoiliar eta pertsonen datu eta jarraipenak egiteko egunerokoa erosotasun gehioz har dezaten eta […]

Osasun arloan gertaturiko erasoak salatu dituzte osasun etxeen atarian

Azken aldian osasun zentro desberdinetan gertaturiko erasoak salatzeko, osasun arloko langileak elkarretaratzeak burutu dituzte Nafarroako Osasun etxe eta zentro guztietan. Euren lana segurtasun osoz aurrera eramateko bermeak eta eurenganako errespetua eskatuz atera dira kalera. Hala egin dute, Luzaide, Auritz eta Erroibarko osasun etxeen atarian, nahiz eta beste osasun etxeek ere bat egin duten deialdiarekin lan […]

Osasun arloan Lehen Arreta zerbitzua hilzorian dela salatu dute Nafarroako Lehen Arretako Medikuen Foroak

2008ko krisi ekonomikotik hona Osasun arloan, Nafarroan, hain ezinbestekoa den Lehen Arreta zerbitzua prekarizatzen joan da, geroz eta baliabide gutxiago edukita. Egoerak okerrera egin du Covid-ak eragindako pandemia garaian eta badira zenbait toki ez dutela oinarrizko zerbitzurik gaur egun. Honen salaketa burutu zuen abenduaren 19an Nafarroako Lehen Arretako Medikuen Foroak, zerbitzua hilzorian zela esanez. Honi […]

Administrazioaren erabakiek egoera larri batetara eraman dute Auritzeko osasun zerbitzua

Aurreko astean erizain buru izandakoaren dimisioak azaleratu zuen dena. Angelines Munarriz erizaina izan zen dimisioa aurkeztu zuena, egoerak hartara bultzatuta eta administrazio berriarekin ezin ulertuta hartu zuen hautua. Hainbat erabakik bertako langileen egoerak jasanezinak izatera eraman ditu eta batzuk zalantzatan daude jarraitu edo ez, ez baitizkiote bermerik ematen euren lana eta bizitza aurrera eramateko eta […]

Medicus Mundi erakundearen erakusketa Auritzen

El reto de la equidad en la salud lemapean erakusketa paratu du Medicus Mundi gobernuz kanpoko erakundeak Auritzeko kontsultorioan. Berdintasuna eta osasunaren benetako erranahia azaldu dizkigu Medicus Mundi erakundeko Jesus Chocarrok Irati irratian. Medicus Mundi Irati irratian.

Koloneko minbizia aurretiaz antzemateko programa

Gaurko saioan, Maria Angeles Munarriz Koloneko Minbizia aurretiaz antzemateko programaren azalpena ekarri digu. Berarekin batera arrazoiak eta ohiko galderak ere errepasatu ditugu. Berak azaldu digunez, minbizi mota hau goiz antzeman ezkero %90ak lortzen dute gaixotasuna gailentzea. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full post to listen]

Gripearen aurkako txerto kanpaina

Gaurkoan, Maria Angeles Munarriz astelehenean hasiko den gripearen aurkako txerto kanpainari buruz aritu zaigu. Berarekin batera errepasatu dugu zer egin behar den txertoa jasotzeko baita zeintzuk diren arrisku gehien dituzten giza-taldeak. Argiki aipatu digu zita eskatu behar dela txertoa planifikatzeko eta nola ez bere inportantzia, txertoarena, azpimarratu. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko [Audio clip: view full […]

Lehen sorospenak ezinbestekoak dira bizitzak salbatzeko

Hori aipatu digu Auritzeko Osasun zentroan erizaina den Idoia Elizondok. Ostiralean Garaioan, Garaioa Udan programaren baitan, lehen sorospenen inguruko hitzaldia emanen du eta gaurkoan horri buruz aritu gara. Lehen sorospen on bat eginez gero kinka larrian dagoen pertsona baten bizitza salba dezakegu eta honezkero gomendagarria da nozio batzuk edukitzea, Idoiaren esanetan. Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko […]